user preferences

Venezuelako iraultza aurrera!

category internacional | imperialismo / guerra | non-anarchist press author Friday December 14, 2012 23:05author by Askapena Report this post to the editors

Venezuelako lehendakaria den Hugo Chavéz Frías -ek, bere osasun egoera larriaren berri eman dio Venezuelako herriari. Honela, duela 14 urtetatik hona errepublikako buruzagi eta prozesuaren ikur denak , badaezpadako oinordetza eta prestaketak burutu ditu izan daitezkeen gertakariei aurre hartuz. Adierazpen hauen aurrean, bildu garen erakundeek honakoa jakinarazi nahi genuke:

venezuelairaultza.jpg

Jakitun gara Hugo Chavezek Venezuelako prozesu iraultzailean duen pisuaz, venezuelarren herri interes eta klaseko eskakizunak jasoz eta batuz. Baita, berak eta ordezkatzen duen egitasmoak Amerika Latinan eta mundu osoan duen garrantziaz ere. Antolatu izan ditugun brigadetan gure begiz ikusi ahal izan ditugu prozesuaren baitan emaniko aurrera pausu nabarmenak: osasungintzan, hezkuntzan, herritarren parte hartzean, ongi izate sozialean…, hauek eta beste zer nahi adierazpide dira, herritarren eta presidenteak ordezkatzen duen proiektuaren arteko batasunaren ispilu. Modu berean jakitun gara, bigarren eta egiazko independentziaren aldeko borroka, ez zela izango ez posible, ezta ulergarri ere herritarren eguneroko borrokarik ezean, hain zuzen, auto antolakuntzarako eremuak eta bideak baliatuz, behingoz herria bera izan dadin bere etorkizuna eraikiko duena.

Prozesu hau beraz, ez da soilik pertsona baten edo beste baten lanaren fruitu, milioika lagunek gauzaturikoa baizik. Herri oso bat da honen guztiaren erantzule; Kontseju komunaletan, Komunak deiturikoetan, lantegietan, eta konta ezinezko eremu sozial, politiko, ekonomiko eta kulturaletan lanean ari dena. Auzo eta herrietan Herri Boterea letra larriz gauzatzen ari dira, Venezuela bolivartarra eraikiz, Venezuela duina, errebelde eta elkartasunez beterikoa. Gu bezala beste hainbaten ere erreferente ukaezina bestalde, sistema kapitalista gainditu nahi dugun guztionna alegia. Herri antolatu hau da Venezuelako burgesia edo europar nahiz inperialismo Yankiak prozesu iraultzailea zapaltzeko buruturiko saiakerak banan banan geldiarazi dituena. Herri antolatu honek duda izpirik gabe jakingo du beraz aurrera egiten, hain justu, iraultza boivartarraren etsaiek desestabilizio eta intoxikazio makinariak azkartuko dituzten garaiotan. Milioika lagun dira, lehen bezala orain, hasitako proezesua sakondu eta sendotuko dutenak.

Zentzu honetan, Chavez presidentea lehen bait lehen senda dadila eskatzearekin batera, Euskal Herritik gure konfiantza berrestu nahi dugu Venezuelako herri langilean, gertatzen dena gertatuta ere, atzera bueltarik ez duen prozesu iraultzailea aurrera eraman dezan. Izan ere, prozesu bolivartarraren borrokak eta lorpenak izaera estrategikoa dute sistema bidegabe eta kriminal hau gainditzea helburu dugun herri guztiontzat. Honegatik Euskal herritik gure elkartasun internazionalista eta iraultzailea berresten dugu iraultza Bolivartarrarekin, gurea ere badeleko.

Askapena / Komite Internazionalistak

Atxikimenduak:

Circulo Bolivariano”La Puebla”, Colectibo Bachue, Ecuador etxea, Elkartzen, Euskadi-Cuba, Ikasle abertzaleak, LAB sindikatua, Marcha patriotica (capitulo Euskal Herria), No mas Bases (Euskal Herria Kolonbia), Mumiaren Lagunak, Sare antifaxista, ezker abertzaleko gazteak.

Related Link: http://www.askapena.org/?q=eu/node/2255

This page has not been translated into Português yet.

This page can be viewed in
English Italiano Deutsch
Employees at the Zarfati Garage in Mishur Adumim vote to strike on July 22, 2014. (Photo courtesy of Ma’an workers union)

Front page

ANARCHISM, ETHICS AND JUSTICE: THE MICHAEL SCHMIDT CASE

Land, law and decades of devastating douchebaggery

Democracia direta já! Barrar as reformas nas ruas e construir o Poder Popular!

Reseña del libro de José Luis Carretero Miramar “Eduardo Barriobero: Las Luchas de un Jabalí” (Queimada Ediciones, 2017)

Análise da crise política do início da queda do governo Temer

Dès maintenant, passons de la défiance à la résistance sociale !

17 maggio, giornata internazionale contro l’omofobia.

Los Mártires de Chicago: historia de un crimen de clase en la tierra de la “democracia y la libertad”

Strike in Cachoeirinha

(Bielorrusia) ¡Libertad inmediata a nuestro compañero Mikola Dziadok!

DAF’ın Referandum Üzerine Birinci Bildirisi:

Cajamarca, Tolima: consulta popular y disputa por el territorio

Statement on the Schmidt Case and Proposed Commission of Inquiry

Aodhan Ó Ríordáin: Playing The Big Man in America

Nós anarquistas saudamos o 8 de março: dia internacional de luta e resistência das mulheres!

Özgürlüğümüz Mücadelemizdedir

IWD 2017: Celebrating a new revolution

Solidarité avec Théo et toutes les victimes des violences policières ! Non à la loi « Sécurité Publique » !

Solidaridad y Defensa de las Comunidades Frente al Avance del Paramilitarismo en el Cauca

A Conservative Threat Offers New Opportunities for Working Class Feminism

De las colectivizaciones al 15M: 80 años de lucha por la autogestión en España

False hope, broken promises: Obama’s belligerent legacy

Primer encuentro feminista Solidaridad – Federación Comunista Libertaria

Devrimci Anarşist Tutsak Umut Fırat Süvarioğulları Açlık Grevinin 39 Gününde

© 2005-2017 Anarkismo.net. Unless otherwise stated by the author, all content is free for non-commercial reuse, reprint, and rebroadcast, on the net and elsewhere. Opinions are those of the contributors and are not necessarily endorsed by Anarkismo.net. [ Disclaimer | Privacy ]