Anarkismo.net     http://www.anarkismo.net

Ezker Abertzaleak salatu egin nahi du Urruņan Arturo Villanueva errefuxiatua atxilotu izana

category iberia | repression / prisoners | non-anarchist press author Tuesday August 28, 2012 02:34author by Ezker Abertzalea

Ezker Abertzaleak salatu egin nahi du gaur Urruņan bizimodu erabat publikoa egiten zuen Arturo Villanueva errefuxiatua atxilotu izana.

- Euskal herritarren kontrako atxiloketa politikoekin eta jazarpenarekin jarraitzeak sufrimenduaren alferrikako luzapena baino ez dakar.

- Euskal Herrian irekita dagoen bake eta konponbide demokratikorako prozesua oztopatzera baino ez datoz era honetako atxiloketak.

- Euskal jendartearen gehiengo zabal batek sufrimendua eragiten duten eskubide urraketa guztiak amaitzea eskatzen du, tartean arrazoi politikoekin egindako atxiloketa eta jazarpenen amaiera.

- Beraz, atxiloketa politikoekin eta bestelako salbuespenezko araudi eta politikekin jarraitzea, guztiz ulertezina da bertako jendartearen gehiengoarentzat.

- Eskari irmoa egiten diogu, kasu honetan Frantziako gobernuari, inora ere ez daramaten errepresio neurriak alde batera utzita, aro politiko berri honek eskatzen duen maila eta erantzukizunarekin jokatzen has dadin. Horretarako, modu bakarra dago, munduko beste gatazka politiko guztien konponbiderako egin den bezala: eskubide guztien errespetuan oinarritutako politika eta araudien ezarpena, eta elkarrizketa.

- Konponbide garaia da, atxiloketa politikoak bukatu behar dira.

Related Link: http://www.ezkerabertzalea.info/2012/08/ezker-abertzaleak-salatu-egin-nahi-du-urrunan-arturo-villanueva-errefuxiatua-atxilotu-izana/
This page can be viewed in
English Italiano Deutsch

http://www.anarkismo.net/article/23739

Anarkismo.net is a international anarchist-communist news service