Anarkismo.netAltra stampa
|
Articoli recenti su Internacional Imperialismo / Guerra
South Africa’s rulers have blood on their hands Apr 18 13 A encruzilhada venezuelana e a hegemonia latino-americana Mar 15 13 La crisis de los misiles en Cuba: EE.UU. jugó a la ruleta rusa con la ... Oct 25 12 Venezuelako iraultza aurrera! internacional |
imperialismo / guerra |
non-anarchist press
Friday December 14, 2012 23:05 by Askapena
![]() Venezuelako lehendakaria den Hugo Chavéz Frías -ek, bere osasun egoera larriaren berri eman dio Venezuelako herriari. Honela, duela 14 urtetatik hona errepublikako buruzagi eta prozesuaren ikur denak , badaezpadako oinordetza eta prestaketak burutu ditu izan daitezkeen gertakariei aurre hartuz. Adierazpen hauen aurrean, bildu garen erakundeek honakoa jakinarazi nahi genuke: Jakitun gara Hugo Chavezek Venezuelako prozesu iraultzailean duen pisuaz, venezuelarren herri interes eta klaseko eskakizunak jasoz eta batuz. Baita, berak eta ordezkatzen duen egitasmoak Amerika Latinan eta mundu osoan duen garrantziaz ere. Antolatu izan ditugun brigadetan gure begiz ikusi ahal izan ditugu prozesuaren baitan emaniko aurrera pausu nabarmenak: osasungintzan, hezkuntzan, herritarren parte hartzean, ongi izate sozialean…, hauek eta beste zer nahi adierazpide dira, herritarren eta presidenteak ordezkatzen duen proiektuaren arteko batasunaren ispilu. Modu berean jakitun gara, bigarren eta egiazko independentziaren aldeko borroka, ez zela izango ez posible, ezta ulergarri ere herritarren eguneroko borrokarik ezean, hain zuzen, auto antolakuntzarako eremuak eta bideak baliatuz, behingoz herria bera izan dadin bere etorkizuna eraikiko duena. |