user preferences

New Events

Iberia

no event posted in the last week

Upcoming Events

Iberia | The left

No upcoming events.

Txomin Ziluagari omenaldia

category iberia | the left | non-anarchist press author Friday December 14, 2012 21:23author by Ezker Abertzalea Report this post to the editors

Txomin Ziluaga Arrate (Erandio, 1939 – 2012ko urriaren 24a) HASI alderdiko idazkari nagusi, Herri Batasunako sortzaile eta mahai nazionaleko kidea izan zen.

1986an Espainiako Kongresuko diputatu hautatu zuten, eta lehenago legebiltzarkide ere aukeratu zuten.

txominziluaga.jpg

Izaera

Txomin Ziluaga beti ibili zen lehen lerroan, beti prest edozertarako. Ekintzaile komunista, iraultzailea eta abertzale osoa izan zen. Borrokak ematen dituen gazi-gozoak bere azalean ezagutu zituen baina berak zioen bezala borrokak duintasuna eta zoriona dakartza berekin. Bere koherentziagatik, torturatua izan zen, espetxea ere ezagutu zuen 1969an (Zamorako espetxea). Han zazpi urte eta erdi egin zituen 1976an amnistia aplikatu eta kalera irten zen arte. Esperientzia horien guztien ondorioz lehen baino ezkertiarragoa eta abertzaleagoa bilakatu zen. Ez zuen inoiz etsi.

Asko eta asko izan ginen Txomin gertutik ezagutzeko aukera izan genuenak.

Militantea

Urteetan jarduera politikoaren lehen lerroan ibili den ezker abertzalearen figura enblematikoa izan da. Garai zailenetan bere tinkotasuna eta adorea erakutsi ditu eta azken urteetan herri honetan eman diren urratsetan bidelagun izan da.

Euskal Herrian eraikitzen ari den eszenatoki berriaren lehen lerroko lekukoa izan da eta bere ekarpena egindako apustuaren tamainakoa.

Beraz, igandean egingo diogun omenaldian aipagai izango ditugu hurrengo hauek:

Ezker abertzaleari egindako ekarpen politiko, ideologiko eta organizatiboa, bai eta Euskal Herriaren askapen prozesuari eta sozialari egindakoa ere; bere ekarpena herritar batasuna sortu aurreko garaietan, sorreran bertan eta egun herritar batasun berrituaren proposamenean. Bere ekarpena beti egon da presente fase ezberdinetan Euskal Herriari eta askapen prozesuari begira.

Bere elkartasuna gogoratuko dugu, bi mailatan:

- Euskal Herritik kanpoko askapen prozesuekin izan zuena, Ertamerika eta Hegoamerikan hain zuzen ere.
- Euskal Herriaren alde lan egin duten pertsona eta erakunde ezberdinei erakutsi ziena.

Bere koherentziaz oroituko gara, egoeraren azterketa sakona egin zuelako eta, une oro, bere leialtasunari eusten jakin izan zuelako, Euskal Herriko egiturazko zapalketa nondik zetorren jakitun.
Bere giza-kalitatea izango dugu gogoan.

Eta bere lekukotasuna ere aipagai izango dugu, Euskal Herrian izandako aldaketen protagonista zuzena izan zelako, hala nola:

- Hainbat borroka politikotan: Segovia, Burgos, Altsasuko Mahaia, HASI, KAS, Herri Batasuna, Euskal Herritarrok-en…
- Borroka sozialetan zein herritar eta langileen borroketan [Lemoiz, Euskalduna]
- Estatuaren errepresioan [atxiloketak, tortura, GAL, gerra zikina]

Beraz, bere ekarpen politiko, ideologiko eta organizatiboa aldarrikatzeko, gogoratzeko, aitortzeko asmoz arituko gara; izan ere, ez da iraganeko ekarpena, gaur egun sekulako gaurkotasuna duena baizik eta eredugarria izan daiteke herri honek eman behar dituen urratsei begira…

Honengatik guztiagatik, eta aktibo bat bezala oroi dezagun datorren abenduaren 16an merezi bezalako omenaldi beroa eskainiko diogu burkide izan zen Txomin Ziluaga-ri, EHU-UPVko Bilboko paraninfoan, eguerdiko 12:00etan.

Related Link: http://www.ezkerabertzalea.info/2012/12/txomin-ziluaga-...zela/
This page can be viewed in
English Italiano Deutsch
Issue #3 of the Newsletter of the Tokologo African Anarchist Collective

Front page

Elementos da Conjuntura Eleitoral 2014

The experiment of West Kurdistan (Syrian Kurdistan) has proved that people can make changes

[Chile] EL FTEM promueve una serie de “jornadas de debate sindical”

Ukraine: Interview with a Donetsk anarchist

The present confrontation between the Zionist settler colonialist project in Palestine and the indigenous working people

Prisões e mais criminalização marcam o final da Copa do Mundo no Brasil

An Anarchist Response to a Trotskyist Attack: Review of “An Introduction to Marxism and Anarchism” by Alan Woods (2011)

هەڵوێستی سەربەخۆی جەماوەر لە نێوان داعش و &

Contra a Copa e a Repressão: Somente a Luta e Organização!

Nota Pública de soldariedade e denúncia

Üzüntümüz Öfkemizin Tohumudur

Uruguay, ante la represión y el abuso policial

To vote or not to vote: Should it be a question?

Mayday: Building A New Workers Movement

Anarchist and international solidarity against Russian State repression

Argentina: Atentado y Amenazas contra militantes sociales de la FOB en Rosario, Santa Fe

Réponses anarchistes à la crise écologique

50 оттенков коричневого

A verdadeira face da violência!

The Battle for Burgos

Face à l’antisémitisme, pour l’autodéfense

Reflexiones en torno a los libertarios en Chile y la participación electoral

Mandela, the ANC and the 1994 Breakthrough: Anarchist / syndicalist reflections

Melissa Sepúlveda "Uno de los desafíos más importantes es mostrarnos como una alternativa real"

Iberia | The left | other

Wed 17 Sep, 03:30

browse text browse image

Sorry, no stories matched your search, maybe try again with different settings.
Sorry, no stories matched your search, maybe try again with different settings.
Sorry, no press releases matched your search, maybe try again with different settings.
© 2005-2014 Anarkismo.net. Unless otherwise stated by the author, all content is free for non-commercial reuse, reprint, and rebroadcast, on the net and elsewhere. Opinions are those of the contributors and are not necessarily endorsed by Anarkismo.net. [ Disclaimer | Privacy ]