user preferences

New Events

Iberia

no event posted in the last week

“Gazte Zukgua” prozesu eratzailea aurkeztu dute

category iberia | community struggles | non-anarchist press author Tuesday October 02, 2012 00:22author by Topatu Report this post to the editors

Ehunka gazte batu dira Zarautzen gazte antolakunde berri bat sortzea helburu izango duen Zukgua prozesu eratzailea aurkezteko. Norbanakotik kolektibora jauzi egiteko “zukuan” murgildu dira udaran zehar 200 herritako 800 gazte inguru, eta egindako hausnarketak gainontzeko gazteekin partekatzeko ordua iritsi dela jakinarazi dute, guztien artean eratuz Euskal Estatu Sozialista lortzea helburu izango duen gazte antolakunde berria.

Norbanakotik kolektibora, antolaketan ikusten dutelako Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortzeko bide bakarra. Halere, azpimarratu dute kolektibo izateak ez duela homogeneoa izatea esan nahi, eta gazte guztien zaporea behar duela prozesuak. “Zer nahi eta behar dugun definitzeko prozesu bat abiatu dugu”, azaldu dute, baita prozesu guztiz publikoa eta gazte ororentzat irekia izango dela ere. Prozesuaren xehetasun guztiak www.gaztezukgua.info webgunean bilduko dituzte, eta nazioarteko bira bat egingo dutela ere jakinarazi dute (webgunean emango dute biraren berri).

Prozesua aurkezteko, ez da zukurik edo frutarik probatzeko aukerarik falta izan Zarautzen. Euskal Herriko hainbat txokotatik hurbildutako gazteek Zarauzko Gaztelekura eta, ondoren, Munoa plazara egin dute txangoan, bakoitzak bere fruta izaera propiotik mazedonia erraldoia osatzeko lehen urratsa emanez.

Gaztelekuan jolaserako, eztabaidarako, sormena lantzeko zein dastamena martxan jartzeko tartea izan dute. Bost gunetan zatitu dute frontoia: Harremandu, Eztabaidatu, Ekin, Eraiki eta Izan. Gunez gune egin dituzten jolasekin islatu dute gazte antolakunde berriaren prozesu eratzailearen filosofia. Izan ere, adierazi dute prozesuak ahalik eta gazte gehienen artean harreman sarea sortzea duela helburu: “Gazte mugimenduko espresio ezberdinak batu nahi ditugu”.

Urrian bertan hasiko da prozesu eratzailea, eta martxoaren 2ra arteko iraupena izango du. Ondoren, jaialdi erraldoi batekin ospatuko da antolakunde berriaren jaiotza. Dagoeneko 200 herritan baino gehiagotan izan dira gogoeta prozesuak udan, eta 800 bat lagunek hartu dute parte. Orain, egitasmoa ahalik eta gazte gehienen artean eratzea dute helburu, eta berehala hasiko dira euren herrietako gazteekin lehen eztabaida asanbladak egiten. Formakuntza, parte hartzea eta hausnarketa uztartuko dituzte, umorea ere tarteko: “Gazteok bildu eta ondo pasatzeko aitzakia ezin hobea ere izango da”.

Prozesuak ahalik eta gazte gehienek hausnartzea eta eztabaidatzea izango du helburu. Hausnarketaz eta eztabaidaz, sistemaren zapalkuntza identifikatu eta ahalik eta gazte gehienek sistema irauli eta alternatibak eraikitzeko nahia eta beharra azaldu dute. Zapalkuntza oro irauliz eta horrekiko alternatibak eraikiz, gazte antolakundea sortzeko bidea egiteari ekin diote Zarautzen bildutako gazteek.

Halaxe abiatu da gazte antolakunde berria izango denaren prozesu eratzailea, koloretsu, bizi, frexko, gogotsu eta indarrez beteta. Datozen hilabeteetan lan itzela dute euskal gazteek hausnarketa eta eztabaida guneak aurrera ateratzen, baina, jakinarazi dute, emaitza ezin hobea izango duen itxaropenak lagunduko diela prozesu arrakastatsua egiten.

Related Link: http://topatu.info/blog/2012/09/29/gazte-zukgua-prozesu-eratzailea-aurkeztu-dute/
This page can be viewed in
English Italiano Deutsch
© 2005-2024 Anarkismo.net. Unless otherwise stated by the author, all content is free for non-commercial reuse, reprint, and rebroadcast, on the net and elsewhere. Opinions are those of the contributors and are not necessarily endorsed by Anarkismo.net. [ Disclaimer | Privacy ]