user preferences

Upcoming Events

Iberia | The left

No upcoming events.
Recent articles by Borroka Garaia

textVotos o canastas 0 comments

imageSegi 0 comments

textCargar "con todo" 0 comments

Recent Articles about Iberia The left

La izquierda revolucionaria Apr 05 13 by Borroka Garaia

Jarraitxu Apr 01 13 by Borroka Garaia

Construir: tarea para hoy Mar 31 13 by José Luis Carretero

Guk nahi-maite dugun Bildu

category iberia | the left | non-anarchist press author Thursday August 02, 2012 23:48author by Borroka Garaia Report this post to the editors

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Nekane Garmendia (Ziengotzia Ultzaman-Bildu). Antxon Gomez (Ezker abertzale historikoa). Santi Merino (Abokatua). Pedromari Olaeta (EAko zuzendaritzako kidea), Iñigo Gonzalez de Larramendi (Lizagorri taldekoa). Victoria Mendoza ( Irunen zinegotzi ohia).

Argitaratu berri duen artikulu bat hizpide hartzea egileak barkatuko digulakoan, berak zabaldu duen eztabaidan ekarpena egitekotan, artikulu honi ekin diogu.

Abiadura bizian pasa diren azkeneko bi urte hautean, Euskal Herriko eszenatoki poltikoa irauli da. Iragarle trebeenak ere ez zukeen asmatuko. Eszenatoki horretan nabarmenetako aldaketeetako bat ezkerreko soberanismoa elkartu duen koalizoaren arrakasta. Orain arte Bildu, Amaiur eta EHbildu izenaz. Arrakastak orain arte aginduan egon den kalse-politikoa bere burua nabarmen uztera behartu du. Epe laburrean, egungo sistema autonomiko eta neoliberalaren aldeko indar politiko guztiek elkarrekin aritzeko beharra ikusi omen dute eraiki duten sitema zarkitua eta bidegaberaen defentsan.

Alabait, Hegoaldean ezkerreko koalizo soberanista lehenengo indarra izateko zorian ikusteak ematen dizkugun gozoak, gaziak ere baditu. Eta gazi horiek mingotsak dira bereziki nola edo hala , asko edo gutxi, haize bolada guztien aurka hastapenetik, koalizio horren sorkuntzan parte hartu dugunontzat.

Itzal guztietatik ilunena: espainiar sistema juridikoaren iraupena. Atzerakoitasun ustelduena jakobinismoarekin bat egitea lortu duen egitura juridiko hori, arlo penalean, Europako mendebaldeko araudirik ankerrena sortzeko gai izan baita.

Adibide bat, PPk eta PSOEk adostu zuten “alderdien legea”. Indarrean dagoen legea eta oposizio politiko guztiaren buru gainean zelatan dagoena, bai Euskal Herrian, Bai Catalunyan, bai beste lurraldeetako ezkerreko talde guztien gainean.

Bildu bideratzen ari den bake, aldaketa sozial eta politikorako estrategiak berak Alderdien Legearen menpe darrai. Hala beharrez, kasu batzuetan, gure gabeziengatik besteetan eta gainontzekoetan, espreski ala zeharka Estatuen ordezkariek jakinarazi ditzuten neurriek jendarte-sarean eragin itzela izan dutelako. Azkeneko hilabete hauetan jendarte-sare aktibo eta informatua horren zutabe sendo batzuk eraitsi dituzte eta sare hori dugu benetako bermea Estatuek egingo dituzten saiakera berriak zapuzteko.

Guk maite dugun Bildu, herriz herri antolatuta dagoen multzo sozial handi baten koalizoa da, ekintzaile politiko, kultural, sindikal eta sozialek osatzen duten sarearen zerbitzurako tresna. Koalizio anitza, ezker eraldatzailean lerrokatuta, antikapitalista eta independentista, zeinek egungo eta etorkizuneko erakundeetara herritarron ahotsa eraman ez ezik, herritarron agindua ere eramango duen.

Espainiar eta frantses Estatuetatik jaiotako erakundeak, oraindik, XIX.mendean jatorria duten kripta burokratiko ilunen ondorengoak direlako, herritarren parte hartze zuzena, gardentasuna eta benetako demokrazia oztopatzeko hamaika trikimailu asmatu zituztenak .

Guk nahi dugun Bildu erakunde anitza da, talde eta pertsona ezberdinez osatutako etxea, iraunkorra izateko jaioa, egitura propioa izango duena, barne jardunean, programak egitean eta zerrendak osatzean, gardetasunaz eta parte hartze zuzenaz arituko dena. “Mitxelin politiko” berrien lantegia izateari uko egingo diona, jendartetik bereiztuta egon beharko ez lukeen leinu-kasta-politikoa elikatuko ez duena.

Bilduk bere idatzietan azaltzen duen eredu politiko eta sozioekonomikoa garaile ikusi nahi badu, ereduak isla garbia eduki behar du barne egitura guztietan eta bere jardun instituzional zein sozialean.

Guk nahi dugun Bildu erakunde dinamikoa eta zabala da. Militantziari utzi dionarentzat, militantzia sekula aritu ez denarentzat eta aktibismoa maite dugunontzat erakargarria. Erakunde dinamikoa eta eraginkorra, erakundeetan etikaz lan egingo duena eta erakundeetatik at lan egiten duten-dugun beste talde sozial eta sindikalekin lidergoa elkarbanatzeko gauza izango dena.

Ezkerreko erakunde handia “Merkatuen Estatu–Kolpeari” aktibokiki eta etorkizunezko egitasmo historiko batez aurre egingo diona. Aurre eginez ekonomiaren bersozializazioaz eta herritarron berpolitizazioaz

Talde eta erakunde independentista, epe laburrean gauzagarria izan daitekeen ibilbide-orri soberanista kuderatzeko gai izan behar duena. Aurki, Euskal Herriak errepublika burujabe baten estatusa izan dezan.

Euskal Herriak bi Estatuekin duen gatazkaren desmilitarizazioan aktiboa izan behar den koalizioa behar dugu: Aurrerantzean, alde guztien bortxa politikoa errepikatuko ez dela bermatuta gera dadin. Jakinik, gatazkaren adierazpen bortitzen bukaerarekin batera gatazkaren politikoaren muinean dauden antagonismoaren talka handituko dela, Euskal Herriko nazio proiektuak eta ezkerraren eredu sozioekonomikoak espainiar eta frantses Estatuen ereduarekin bateraezinak baitira.

Bildu ohiko jardun instituzionalaren garretan harrapaturik geratzen bada, bere gaitasun-aldatzailearen ahalmena ziztu bizian xurgatua izango da. Aldiz, Bildu itxaropen eta kezka garai honetatik eraldaketa sozial, instituzional, politiko eta ekonomikoerako giltzarrietako bat bilakatzen bada, disidentzia politikoaren erreferente nagusia izango da eta hainbat bidaiderekin batera, Euskal Herriaren etorkizun hurbileko agendaren ko-sortzailea izango da.

Related Link: http://borrokagaraia.wordpress.com/2012/08/02/guk-nahi-...bildu
This page can be viewed in
English Italiano Deutsch
Verso lo sciopero generale e sociale nel mondo del lavoro, nei territori, nelle piazze

Iberia | The left | other

Sat 01 Nov, 00:17

browse text browse image

Sorry, no stories matched your search, maybe try again with different settings.
Sorry, no stories matched your search, maybe try again with different settings.
Sorry, no press releases matched your search, maybe try again with different settings.
© 2005-2014 Anarkismo.net. Unless otherwise stated by the author, all content is free for non-commercial reuse, reprint, and rebroadcast, on the net and elsewhere. Opinions are those of the contributors and are not necessarily endorsed by Anarkismo.net. [ Disclaimer | Privacy ]