user preferences

Anark-herria

category iberia | anarchist movement | opinion/analysis author Friday May 04, 2012 21:50author by Jakue Pascual eta Marc Lègasse Report this post to the editors

Liburu hau 1986an egin zuten. Ordukoekin eia antz edo iduri denentz galdetu jainkoari.

anarkherria2.jpg

ESTATUA ENORATUZ: EDO EUSKAL ARAZOA

1. Zaila da inork Estatuaz nozio argi bat eduki dezakela pentsatzea, edonola hau gradualki aldatuko da segun eta zer jarrera duen bakoitzak simulazio testuinguru espezifiko honetan. Eta zer da estatua, bere manupe errepresentazioan soilik izaten de n botere baten simulazio sinbolikoa ez ba da.

Botereari buruzko nozio argi bat baino ez dugu, alegia, bere Estatu bezala errepresentazioan, bere manupe manifestazio konkretuetan, bere aparatuen ekintzetan. Baina boterea, berez, ez da izaten. Baudrillardek dioen bezala: "Botereak ez du beti bere bu rua boteretzat hartu, eta politikari haundien sekretua boterea ez dala izaten jakitea izan zen".

Horregatik, Estatua ulertzeko, boterearen ezizatea garbi eduki behar da, zeinak azaltzen bait digu ezta bere kupulan daudenek ere ezin dezaketela ulertu bere koplexutasun zatikatuaren osotasunean. Baina, hementxe datza bere arriskua, une konkretu batean zer den erreal eta egiazkoa ezartzen duten erresorte erabakitzaileak non dauden somatu ezintasunean.

Zeren boterea, berez ez izanez, zatikapen batean bizten da, zeinak posibilitatzen duen, ez simulazio-kontrol espazio sinple bat, esperimentazio signikaren era askotako lekuak baizik.

Nork kontrolatzen du informazioa, non kokatzen da boterea eta bere manupearen azken erresortea, noraino heltzen da Estatuaren aparatu bakoitzaren autonomia. Honetan eta beste galdera askotan datza ezarritakoari aurka egitearen afera. Aurka egitea, ez b otere unitate bati, botere desiozko errealitate anitzeko zatikapen bati baizik, zeren soilik desioan bait dago boterea. Horregatik, hain zuzen ere, edozein oposizioa guztiaren -edo botere bezala bere ezizatearen- ezeza gutzagatik zirriborratzen da, eta horrexeagatik baino ez, zenbait zatitaz ohartzen gara, zeinetan boterearen moldapena nabarmena den botere desio horretaz josiak egoteagatik.

2. Zaila baldin ba da botereaz pentsatzen aritzea bere ezinzateagatik eta bakarrik zenbait desiozko zati sakabanatuetan antzemankorra baldin ba da, ez da errezagoa simulazio espazio horietariko batetaz, edo estatuaz pentsatzea, sekula berezkotzat hartu izan ez ba da Estatu bat, ezarritakotzat baizik. hau da euskaldunen kasua: errealitate estatala berezkotzat somatzea zaila da, ez bait dute egundo haien Estatu errepresentazio sinboliko espazioa eraiki.

Euskaldunok, berezko estatuaren ezer antzekoena izan duguna, gerla zibil espainarrean aurkitzen ahal dugu. Orduan Errepublikako Gobernuak beste erremediorik ez zeukan, egoeraren larritasuna zela medio, ez ohizko botereak ematea baino Eusko Jaurlaritzari.

Adibide konkretu hau alde batera laga, eta egiazko Estatua izan, ote zen zelantzan jarriz, euskaldunen esperientziak ez du zerikusi handirik egungo Estatuaren ideiarekin. Euskal Estatua propioko esanda, ez da sekula bere historian zehar izan, hala nola ez Nafarroako erresuman edo gerra karistetan, edo monarkia absolutoetan, edo 2gn. errepublikan (nahiz eta salbuespena izan), ezta ere egungo autonomian, ezin bait ahal dugu haren izatearena aipatu, beste Estatuen gainezarpea baizik. Azen hauek aldakorrak haie n itxuretan eta iraunkorrak haien euskal nortasunarekiko inertzia zapaltzaile eta ukatzailean.

Ezarpen estataletaz, euskaldunek beti izan duten esperientzia negatiboa da. Manupe uniformatzaile, zentralizatua eta bere kasa lejitimatu baten bidez, disidente izate batera kondenatuak izan dira, errealitate gainezarritako horri aurka eginteagatik. haien esperientzi historikoagatik euskaldunek haien espazio geografikoa banatzen duten Estatuekiko "mesfidantza prinzipio" batetaz harmaturik daude.

Etnia, hizkuntza, gizarte harremanak, taldekoak, lurraldea, ingurua eta beste gauza askok ere komunitate baten idiosinkrasia markatzen dute, zeinak ez duen esan nahi Estatuarentzat ere ezaugarri hauek definitzaileak direnik. Gure kasuan agerian dago, ezen indar erlazio sortzen bait den ezaugarri hauek mantentzea -edo euskaldunen amankomunatik berretortzea- eta estatuak errealitate honen gainean duen jokaera uniforatzailearen artean.

Historian zehar estatala dena besterena eta zapaltzailea somatzeak, euskaldunak beraiengana berretortzera eta amankomunan sakontzera bultzatzen ditu, superbizipen eta desafio era praktikoa bezala. Nortasuna eta esperientzi amankomunatik ulertu behar da eus kalduna denaren ezberdintasuna.

Euskalduna ezberdina da Frantziarra eta espainiarrarekin konparatuz: ezberdina da hizkuntza, ohiturak, mitoak, baloreak, eta taldeko harremanengatik, eta batez ere beregana beretortzen bizipen bereizgarriagatik, ezartzen zaizkionei aurka egiten.

3. Euskaldunen oroimenean ez dago Estaturik, beraz euskaldunek ez daukate Estatu errepresentazio berezkoa, baina haien nortasuna zapaltzen duten bi Estatuen bahituriak izatearen esperientzi berri eta historikoa bai ba daukate.

Baina are gehiago, Estatu berezkoaren errepresentazioa ez badago, ez dago, era berean, bere abolizioaren ideiarik. Beti konstante bat bezala irauten duena, estatu besterena eta berezko funtsaren ukatzailearen somapena da.

Euskal kasuan, Estatu oroimen historikoa zapaltzailea, besterena eta kanpotik ezarritzailea -eta aankomunara berretortzean datan "oroimen mitiko" baten artean tentsio bar sortzen da. Eta oroimen mitiko honetan, Estatu arrotzaren aurkakoa, euskal senak gara tzen du bere ahalmen askatzaile eta ezberdina. Oroimen mitiko honetatik -"on eta txarraren" baino harantzago, estrategia konkretuak eta estatu berezkoaren errepresentatzioak baino harantzago kokaturik datozkigunak, hain zuzen ere -euskal izaerak, beregana itzulia, bere herri bezala askapen ideia jasotzen du. Zeren ongia eta gaitza baino huruntzago aintzinako batzarren (edo jatorrizko demokrazia hipotetikoa) errepresentazio erromantiko-idealak kokatzen bait dira, hemen ere amankomunako heroeak, gudari mitolo gikoak, nazionalismo arkaikoaren teoriak, etengabeko matxinadak eta herri ezberdin eta banatzen duten inperioen aurkako izateko eskubidearen bilbapen ideial- amankomuna sortu zuten beste adibideak.

Amankomunatik, nortasunaren bastioi bezala eta estatal uniformapenaren aurako -eta ez manupe berregintza alienagarrien aurrean oroimen alertatu batean izan ez den estatu berezkoa errepresentazioaren ideiatik-, hitz egin dezakegu euskal izaeraren menperagai tztasun autobizgarriaz. Eta hemen datza bere aiurri aginte aurkakoa, amankomunean, izate ezberdin eta negatibotzat hartutako Estatu baten aurakoa definitzen duen bereganako berretortze batean.

Aginte kontrako nortasun nabaren dago Carlomagnoren erretagoardiaren hondamenean, lege guztutik kanpoko gerrila karlistetan, burujabetasuna, eskubide historikoak eta euskararen superbizipenaren aldeko borroka iraunkorrean, nuklearraren ukapenean, NATOren i nperialismoari sabotai elektoralean, eguneroko barriadetan, gure sorterrian euskaldunak izateko eskubidearen defentsan eta beste horrenbeste eta hamaika adibide gehiago jarri ahal dugu, baina nahokotxo liburu behar izanen genuke guzti hori kontatzeko (1).

Euskal Herriak amankomunatik garatzen du:

A. Ezberditasun sentienduan.
B. Bi Estatuek ezarritakoaren aurrean arrazoi kritiko ezezkorra.
D. Lehengo bi puntuen onarmenean oinarrituritako aginte kontrako praktika.

4. Analisiarekin segituz, amankomunaren barnean ohizkoa eta berriaren artean tensio iraunkorra dagola ikusten dugu. Gure eritziz, gai honetaz irakurmen iruzurti asko daude: elkar ukatzen duten bi jarrerak direla esatearen itsukerian dautzanak. Bi mania nag usi daude: batak arkaikoa dena egia gorenetzat hartuko du eta besteak, usadioarena, eta halaber, extrapolazioz nazionalismoa. zeinak sentimenduan oinarrituak eta arrazoiaren kontrakoak bait dire, hauek guzti hauek dten atzerakor itxuraren poderioz ezabagai izanen ditugularik izanen dugu. Baina, zein arrazi, ez da arrazoi instrumentalaren indarrez uniformazioarena izango.

Guk, aintzinako ondasuna jasoko duen eta bide nabar euskal kultura berriaren garapena ahalik eta gehien bultzatuko duen sintesi baten alde, jotzen dugu. Itxuraz aurkakoak diren bi errealitate hauen elkartze, berezko nortasunaren jasopen praktikoa besterik ez da, hau da sustraiak ulertzera laguntzen duen tradizio baten eta arras arbasoengandikoan inurripena ebitatzen duen etengabeko gaindipen sortzaile baten elkarren osaketa. Guzti hau giza kalitatea hobetze bezala ulertzen den progreso baterantz bideratua.

Berezko nortasuna asumitzea ez da txobinismo sabindarrean edo karisten tradizionalismoan erortzea, ezta nagusitasun arrazistaren eritzietan; baina ezta biolentziaren bidezko uniformizazioaren aburuetan ere. Sinpleki bakoitzaren ulermenerako eta munduko bes te herriekin eta gizabanakoekin elkartasunerako bide bezala, herri kontzientzia da.

5. Nortasuna asumitzea eta erreibindikatzeak ez du zerikusirik mugetan oinarriturik berezko Estatu baten eraikuntzarekin. Baina ergelena litzake, euskal Estatuaren oroimenaren ezizateagatik, edozein Estatu eraikitzeko separatismoa aldarrikatzen duten jarre rak daudela ukatzea.

a) Nazionalismo burgesa: Sabino Arana bere patriarkaren ideia kontraesankorren oinordekoa dugu nazionalismo burgesa. Irakurmen burges honek bere klaseko interesetatik euskalduntasunaren defentsa bat dakar. Nazional eta klaseko pentsakera honen bernean bi j oera sortu dira: 1.- Foruzale-erregionalista estrategia jasotzen duena, Karlismoarekin (bere Jainkoa, aberria, erregea eta guzti) antza handikoa. Ahal duenean Estatu zentralaren mesedeak berenganatzen ditu, honek bere manupe ekonomiko eta soziala Euskal He rrian onartzen ba du. 2.- Euskal nazio independentearen ideia aldarrikatzen dutenak, baina beti bere klase burgesaren manupe "demokratikoa"renpean.

b) Sozialismo abertzalea: Euskal Herriaren separazioan bere berbateratasunean eta euskalduntzean oinarritzen da. Separazio honek garapen sozial batekin batera etorri behar du eta oharpen honetan datza bere zatikapen ezkutua, edo gauza bera dena, sozialismo a separazio osteko hurrengo pauso bezala ulertzeko era desberdinak.

d) Anarkismoa: beti pentsatu izan du nazionalismoak klaseko interesak ezkutatzen dituela, eta honek Estatuaren hatzaparretatik gizabanakoaren askapenaren ideia ukatzen du.

Baina Eusal Herrietan euskal anarkistek bizirik mantentzen dute paradoxa bat: separazioaren ideiaren defentsa euskal herriaren Estatu arrotz baten manupea ukatzeko eskubidea bezala. Separatzeko eta berezko bizitza garatzeko eskubide hau bat dator nazioalis ten ideiekin, baina paradoxa lehertzen da Euskal herrirako proiektu ezberdinak agertzen direnean eta, batez ere, Estatua helburutzat ez onartzeagatik. Beraz, laburtzen: I) Separazioa. II) Etengabeko bidea ahal den deszentraizazio eta demokratizazio handien arantz. III) Mugen amaiera Estatu gabeko eta herri eta gizaki librean mundu batean.

6. Estatuautoezarritakoaren jakineza da amankomunatik eratzen den estrategia. Finkatutakoa suntsitzearekin mehatxatzen duen desafioa da, Estatu iruzurtibatek ezarritako referente sinbolikoak aldatzen dituen dinamika berezkoaren ondorioa da. Rebertsio signi kak arriskuan jartzen du manupea eta bide batez izate etsigarri batera garaitua bezalako paktua ukatzen du. Eta hemen dago aginte kontrakoa dena euskal kasuan, amankomunarantzako onposaketan, bere izate eta uniformapenaren bidez ukatzen saiatzen den Estatu aren artean hutsune estratejikoaren sorreran. Eta eremu pribatuan da estatua frakasora kondenaturik dagoen lekua, euskalduek ihes egiten duten lekua. Fisikoki edozein herri, zuzi daitekenaren, nahi izanen bagenu, delakoa; egia bada ere, ezin izango da seku la amankomunako izateak herri zentzu bereizgarri bat garatzen du (haren berezko aginte kontrako dimensioarekin) eta errealitate estatalak ukatzen ahalegintzen da.

Errealista izatea beti da posible -edo botereak emandakoa benetakotzat hartu-, horregatik nahiago dugu geure irtenbideak imaginatu. Imaginagintza honen barnean irakurmen anarkista euskal komunitatearen esistentzialki aginte kontrako aiurriaren estrapolazio bezala sortzen da, eta beratik hartzen du bere potentzialtasun askatzaile eta solidarioa. Euskal anarkismoak badaki separatismotaz zeren edozein kanpoko manupea bait ukatzen du, baina separatista hitzari beste adiera eransten dio euskal komunitatearen barn ean edozein manupea ukatuz. Jakina anarkismoa utopia dena, edo hobeki esanik, jainkoak, jabeak eta baita mugen ezarantza bidea ere. Azken hau, bi leku ezberdinetatik ikasi dugu, anarkistak eta euskaldunak izateagatik.

Euskal Herrian beti bi tradizio biziki kontrakoak izan dira izpiritu bihurriaren barnean:

1.- Santakruzkoak, bere jainkoa, aberria eta foruekin; haien iraganarantzako borrokan gogorki aingoratuak.

2.- Tradizio beltz eta irredenta bere konformagaitztasun absolutoan: KONTRABANDOA, ANARKIA, SEPARATISMOA, kontsigna onartzen du.

Estatuek haien historia milioika buruezur gainean sortu dute beraiek ere erraldoi hilak bilakatuz.

Herrialde honi gertatu zitzaion...

"Herrialde honi gertatu zitzaion, idazten zuen ene lehengusuak, frontoian pilota jokuari bezala. Hormak lurrera botatzen ba dira ez legoke pilotan jokatzerik. Guk gure izatea demostratzeko, gartzeleratzen gaituen hori jipoitzea falta dugu, eta, halabe r, guzi hori eraikirik dagoen gisa gure izatea eragozteko, gure izate hori biderkatu baino ez duegiten.

Batzuetan gertatzen da zenbait soberantasun apur ematen digutela, baina ia beti oso denbora laburrerako izaten da.Hobe esanda, ba dirudite epeka berrekuragarri erremusinak,edo emanak izan ziren bezain arin kentzen dizkiguten interes konposatuko maile guak. gainera itxureko pake eta sasi askatasun une horietan, horrelako aspertasun instituzionalizatuak, ez ohizko estatal legelitate horrek sortua, herrialdea erdi letargia politiko batean murgiltzen du, harridura sinesgogor eta, eskuzabal eta gure iza tearen ideiara konbertitu berrien gogo zintzoekiko instituzko mesfidantzaren nahasketa. Hala ere, gure gazteriaren gehiengoa independentzi absolutozale amorratua, tinko mantentzen da bere jarrera, edo hobe esanda kontra-jarreran, politikari profe sionalek bidalitako arrazoiarako deialdi posibilista edo zuhurrei inolako kasorik egin gabe (elkarrekiko kontzesioen eta Madrileko kortearen zirko nagusiaren aroen zeharkako sokagaineko saltoen ekilibrista iaioak). Eta gainera, gure herriaren norta sunaren garapenarako hain ondo komeni zaion errebelamendua, mendebaldeko munduaren historia txikiaren funtsezko datu bat dugu. Izate gabeko herrialde baten bila ibiltze honek, gure poeten ametsetan lehen lerroak eginak, etengabeko ihes iturria zabaltzen du gure haurride hurbilenentzat. Amaiera eta probetxu gabeko epopeia horrek (guztiz kontrakoa baizik) gure aldamenekoen irudimena inpresionatu egin behar du; atxilotuak, etiketatuak eta zenbakikuak, haine aurrekontu, ejerzito, ministro eta po liziekin izaten diren (hauek bai bene benetan) herrialde estatalizatuen koadro ukiezinean. Beraz giza antzerkian gure herri txiki txikiari dagokion benetako rola ez da bakarrik bere independentzi esistentziala eta bere superbizipenaren instrumento po litikoen berkonkistakuntzarena; baita gure abentura bihurri eta errebelamendu iraunkorren pelikuka amaitu ezinaren ikuskeei amets gehigarria aurkeztea ere".

HAUSNARKETA EST-ETIKOA

Zertarako balio dit mugeei esker esistitzen ez den herrialde baten alde borrokatzea eta beste muga batean bere esistentziaren baldintza izango duen herrialdea eraikitzea. Afera est-etikoa baino ez da.
Inoiz ezaren herrialdean zaude. Milaka arimei, zeinek izate errariaren aldeko borrokan bait dihardute, historia, oroimena eta etorkizuna bera baino haruntzago, inbokatzen diren herrialdean.

ARAZO SEPARATISTARI BURUZ

Anarkista izatea eta separatista izatea kontresan galanta dela esan ohi da. Guk, berriz, ez dagoela baieztatzen dugu, eta balego, aurrera eramaten saiatuko ginatekela gure eguneroko eginbeharrarekin gainditu arte.

Gure eritziz, euskal anrkistak, ez da inolako trauma espazio konkretu batean errotuta sentitzea, ezta bere nortasunaren mantentzearen alde borrokatzen duen herri baten partaideak izatea ere. Baina kontuz, ez dugu onartzen gure jarrera gizakiak zatitzen eta mirabeak bihurtzen duten mugen onespentzat hartzea. Euskaldunek ezberdinak izan eta sentitzeko eskubidea dutela, besterik ez dugu baieztatzen.

Gure jarrera argitzeko ahalik eta osoena azaldu behar dugu:

1) Norberarengandik separatzeko beharrari buruz.

Separatismoa norberarengandik distantzia ezartzeko gogoa inplikatzen duen arazo existentziala da. Lehen pauso logikoa, sozializazio prozesu zapultzaile baten bidez nere buruarekin zer egin duten ahartzea izanen da.

Hau egiaztatu ondoren, errealatzat hartua izan dena eta irudimenezkoa denaren artean, edo arrazonagarri eta eginkor bezala emandakoa eta utopia bezala deskalifikatuz ukatua izan denaren artean ezarritako dikotomia apurtuko duen ikuspegi berria bereganatu beharko da. Honek, zapalkuntzako mendeen zehar lixiratua izan dena sistematikoki saboteatu behar dela esan nahi du, gizabanakoak historio beti ezkutu batean bere paper eragi nkor eta kolektibo bete dezan.

Gaur nere baitan asaldatzen naiz - eta separatzen naiz-, moral, erligioko, sozial, politiko eta taldeko printzipio mugiezinetan, birrintzen lan zehatza eginez.

Nere buruaren gaindipenean dago sujeto moduan betebeharra ulertzeko gakoa eta bide batez, historia arrotz honen ildotik naramaten uztardura latzak apurtzen dihardut.

Separatismoa, separatua (norberarengandik eta besteengandik) bezalako autokontzientzia inplikatzen duen arazo existentziala dugu: besteak edo txertatzen naizen kolektiboa (euskal komunitatea) ulertzeko eta ezartzen didatena (Estatua) eta berez za paltzailea eta gorrotogarria izateagatik errefusatzen dudanaren aurrean sujeto eraginkor moduko jarrera hartzeko.

Ene separeketatik neure gizabanako desberdina bezalako singulartasuna somatzen dut. Baina guzti honek ez lidake ezertarako balio izanen besteak, zein banaka edo taldean, baldin eta ez banitu estimatuko ni neu estimatzen naizen ber.

2) Desberdin izate eta sentitzeari buruz.

Norberarengandik separatzea, kolektibo konkretu batean barneratua sentitzearekin osatzen den oharmen baten hastapena da.

Nortasun kolektibo baten izatearen oharmenean sartzen ari gara buru belarri: hori dela medio, euskaldunak dira euskaldunak eta ez siouxak, galoak, germaniarrak edo nipondarrak.

Euskaldunak munduko beste herriekin konparatuz desberdinak dira: honetaz dudarik ez dago eta ez du merezi askotan hain gaizki erabiliak arren histan dauden eztabaida etniko, arraza edo hizkuntzakoetan sartzea. Euskaldunak ezberdinak dira eta ezberdint asuna bere konstatazioan eta beste herriekiko elkartasunean oinarritu behar da.

Euskaldunak desberdinak izaganatik ere ez daude inoren gainetik, euskal kausaren haundiki batzuek gure herri nazio-Estatu alemanaren ideial erromantikoa birlandatzean izan zuten germanofilia betekadagatik, tamalez, txobinismo ugari dugun arren. Konkr etuki, beste batzuen artean, Sabino Aranari buruz ari naiz.

Baina desberdinak izateak baita beste adiera badu ere; besteek horrela konsideratzen gaituzte. Hemen ez ditugu aipatzen soilik, zeina atsegin bait dugu, beste herriak, gure lurraldea banatzen duten Estatuak baizik. Eta.... nola kontsideratzen gaituzte desberdinak bi Estatu horiek? Sinpleki desbideratutzat hartuz, kriminalizatuz edo gauza bera dena, problema bezala tratatuz: "El problema vasco".

3) Aginte kontrakotasuna separatismoaren oinarri bezala.

Separatismoaren interpretaziorako klaberen bat, euskaldunen aiurri existentzialki aginte kontrakoaren oharmena izango da. Aginte kontrako aiurri honek azalpen bakar bat eduki dezake: Estatuarekin (zerbait ezarritako eta ez berezkoa bezala) eus kaldunek duten esperientzi zapuztzailea. Beraz, euskaldunek mende askoren manupearen zapore saminarekin besterik ezin dute estatuaz pentsatu.

Euskalduna denaren existentzia bakarrik "bere buruarentzat izate" batean da zentzuduna. "Bere buruarentzat izate" honek, gurea bezala ez den herrialde bat bere nortasunara itzul erzten du eta aldi batez, bera eta estatuen artean (manupearen bidez gainezartzen direnak) inoren eremu edo hutsune estrategikoa sortzen du, zeinari esker bere ezizatean, (edo dominatzaileen ukapena) izan bait daiteke.

Eta hemen, amankomunan datza existitzen ez den herrialde honen indarra, manupe inperial guziaren kontra jartzen duena.

Horregatik euskal anarkistok Euskal Herriaren menperagaitztasuna ez datzala Estatuaz pentsatzean, komunikateaz baizik, azpimarratzen dugu. Zeren, nahiz eta honetaz zenbait proiekto konkretu izan Euskal Herrian bertan, horren alde ez dago oroimen kolek tiborik.

Euskal anarkistok, orain arte gaitzetsiak izan diren manupe moduak, bertakoak bihurtzeko garraio egingo dituen Estatu berezko batetaz pentsatzeari uko egiten diogu. Gure eritziz lehen pausoa, amankomunan datzan ahalmen solidarioaren indarkuntzan erdi ratu behar da: euskal Estatua izan behar ba du (nahiz eta gure xedea Estatu eza izan), betiko akatsak ez errepikatzeko gogoak bultzaturik izan behar du.

Anarkiarantz bidea errealitate deszentralzatu batetik iragaiten da. Hau da, boterearen ihardun amankomunearen neurri haundienekin, eta bere ezabatze iraunkorra, beti osatzeke askatasunarantzako ildo bakartzat harturik.

Uste dugu, anarkistok zer esan haundia dugula Euskal Herriko eraikuntzan, zeren gure horizontea, ezin bat eman arren, beti hurrengo pausoan pentsa arazten digu. Orain eta beti, aginte kontrakoak izanen gara, eta hori, euskaldunak izateagatik ikasi dugun gauza da.

4) Separatismoaren erabilpenari buruz.

Euskal Herriko historian zehar, eskubideen alde eta berezko nortasunaren mantentzearen alde borroka iraunkorra argi ikusten da. Matxinadak, bihurrialdiak, gerrilak, sabotaiak, eta euskal izpirituak ahaztu ez duen ironia zirikatzailea, eten gabe sortz en dira.

Asko dira separatismoa erabiltzeko moduak: hizkuntzaren garapena, ohituren iraupena eta euskal errealitate ugaria aurrera eraman dezakeen guziaren potenzializazioa. Baina euskaldunen existentziaren aldeko borrokaren praktikan modu tipikoren bat n abarmentzeak merezi badu, hori izango da hu- tsune estrategikoaren aplikazio ia etengabea: honek ezarritakoaren miseriaren aurkako mamu iraunkorrak bilakatzen gaitu.

Etorkizun lehiati honek gureganantz bueltatzen gaitu eta egokitasun definizioaren poderioz ukatzen dugun botere baten aurrean ikustezinak bilakatzen gaitu. Boterearen jakinez praktiko honetan euskaldunek garaitzen diote, haien betiko buru gogortasune an, ona eta benetakoa ezarritakoaren "arotik pasatzea"ri. Ez dago hitzarmen izaterik, ez da sekula izan, ezar diezaiguten gustatzen ez bait zaigu. Eta gure separaketaz erabakitzen utziko ez diguten bitartean, segituko dugu desafiatzaileak barataz pensat zen, eta iraungo dugu desagertzen berriro agertzeko, indar gehiagorekin ahal ba da.

5) Separatismo anarkistaren xedea.

Euskal anarkismoaren helburua, gizakume aske eta beste gizakume eta herriekin solidarioak osaturik herri baten eraikuntza izango da, jainko, lege, jabe eta hainbeste gorrotatzen ditugun muga tristerik (horretaz bereiztuak garen lehenak bait gara) gabeko munduan.

Honen bitartez, herri bezala izateko asmoa asumitzen dugu, nahiz eta ezizatera kondenaturik egon.

JAUN GABE ETA LEGERIK EZ

- "Beno, ados. Baina gero joko duzu", ihardetsi zuen irribarrez. "Ikusten duzu, zuk kontrabandista biolinero, zuk izeba, zuk pirata, zuk arlote, zuk kapitain, zuk artzapezpiku, zuk gudari, zuk historiagile, munduko arrazoi osoa edukiko duzue, baina er antsi behar da herrialde honek, bere kasa, ez zen existitzen ere herrialde baten itxura hartu duela".

Euskara, lehenik, errefusa indibidualistako erreakzio burugogor batengatik inguruko erromanizazioa bakartuz, arrotzen aurrean, hain desberdina den hizkuntza bat soilik herri sinesgaitza (edo behintzat inguruko arautik hain desbideratua, abstraktoa et a nahaste-borraste artean besterik ezin izan zuena) mintza zitekela zirudien. Gainera, herrialde honen semeak (berez mendien artean geografikoki zirriborratua), bere politika sezesionistarekin eta inbasore aurreko hutsune estrategikoarekin, ahalegi ndu dira haien berezko ukiezintasuna are gehiago ezabatzen. Gogora ezazu tradizioaren Orreagako enbuskada eta bere ondorengo bapateko desagerketa inguruko izadian.

Separatismoa era konkretu baten babesa modurik efikazena bezala kontsideratua joera automatikoa bilakatuz herialde hau ez zen sekula saiatu bere lurraldea gehitzen edo aldameneko herriak menperatzen, guztiz kontrakoa baizik: bere ondasuna gehitze arris kuan zegoenean, saiatzen zen heredentzia ez egoki hori alboratzen lehen bai lehen. (Honela Nafarroako erregeek alderatu zituen haien koroiaren manupetik Aragoa eta Gaztela erresuma independienteak bihurtzeko, zeinen batasunak geroago deuseztatuko ba it du, Nafarroa inozo eta zintzoa).

Gizakiaren neurriko existentzialismo politiko zehatz baten bilakuntzak, ideologia anarkistaren benetako aintzinirudipen batera bideratuko du herri hau. Honela agertu behar dute mapa historikoan, indibidualismo juridiko zuhur baten gerizpean, erakunde foralen dozena erdi bat zehatzki bereiztuak eta haien artean batere lokarri instituzionalik gabe: federakuntzak, haiek ere, errepublika txiki ia independienteak osaturik, tradizioaren aritzarenpean bildurik, soberantasun sakrosanta naturalarekiko be girunearen sinboloa, zeinaren itzalean elizalde bakoitzeko ordezkaria itzultzen den, bere ordezkatuekin konsultatu ondoren, biltzar foralean eman behar duen boto inperatiboa uztera.

Gainera, komunitate ttiki hauek, biziki autonomoak, gehien batean baserriak osaturik daude: hauek, aztura erreflejo batengatik sakabanatzen dira mendien zehar, haien sezesio instituzionalaren defentsaren gainean fundaturik dauden erakunde foralen barnean separatismo lokalari gainezartzen den goreneko separatismo familiar batean.

Oso logikoki (ala "kartesianoki", galoek esango luketen moduz) arrotz aztoratua galtzen zen gizabanako elkarrekintza kontsekutiboen labirinto nahasi honetan, zeinak nahaste-borraste partikularista guzti hori irrealitatearen ertzetan kokatzen zela pent satzera gidatzen zuen.

Herrialde honek hainbeste defentsa eraiki izan zuen, egungo "Besteen infernu sartrianoa" delakoari aurre egiteko, azkenean amets bezala besterik ez zela existitzen zirudien. Eta azken batean, seguruasko, hori zen herri honek bilatzen zuena, bere os otasunaren garantiarik onena, berezko zatiezintasunean zetzala konbenziturik.

Ene bisitariak sua zirikatu zuen eta segitu zuen: -Arratsalde batean, Ziburuko kaian, bizitza abenturero baten zehar, 3 masta eta 4 sabaiziloko belaontzi batekin mundua 7 aldiz zeharkatu zuen, marinel zahar batek, azaldu zizkidan Amerikako deskub rimenduaren benetako zehaztasunak: Santa Maria delakoa ozeanoko bestealdera ailegatu zenean, Cristobal Colonek buruan hiru luma zuri, gorri eta berdeak zeramatzaten mohikano leino bati galdetu zion: - Ameriketan al nago? - Jakina, ihardetsi zuen aztiak . Eta zure izena Cristobal Colon al da? - Ohore handiz, erantzun zuen genobarrak.

Orduan mohikanoa bueltatu zen eta bere kideei esan zien ahapeka: - Jar zaitezke Berde! Gorri! Zuriek deskubritu gaituzte eta.

Gauza bera gertatu zen gure herrialdearekin. Bere zoriona, ikusi dugunez, bere ezizateko itxuran oinarritzen zen, zeina mendeen zehar bere izate librearen babesarik onena izan zen. Gure herrialdearen zoritxar guztiak, bere aldamenekoek deskubritu zu ten eta berataz arduratzea erabaki zuten egunean sortu ziren. Okupatuz, noski. Deskubrimendu madarikatu honetatik aurrera, gure deskubritzaileek errepikatu ziguten eten gabe haien diskurtso eta dekretu guztietan: - Ez zaitezte ezertaz arduratu! Gu ardura tuko gara denetaz. - Ez, eskerrik asko! erantzuten genuen aidetsuki baina aztoratu gabe. Ez dugu inor behar. - Ezta aipatu ere! Frantzes erako soinekoak, Gaztelako azpiko gonak, Escorialeko ogi bedeinkatua edo crema bakar eta zatiezinezko pastela opa ritu behar dizkizuegu. - Ez! eskerrik asko! ezer ez! - Nola, gure opariak ez dituzuela onartzen? Hona hemen besteak.

Eta gure okupatzaileek hasi ziren kolpeka gure kontra. Denborarekin eta pozointsuak generizten opariak onartzeko gure gogotxarragatik, tiroak eta kainonakadak bilakatu ziren.... Eta honela da gu hiltzera heldu direla.

Euskal hiper-txobinistok! Zaudete lasai. Alferrik da euskaldunek Amerika deskubritu dutela eta Loiolako Inazio mundura ekarri dutela aldarrikatzea. Amerikako deskubrimenduak sortu ditu:

Lehergailu atomikoa eta sifilisa. Eta Loiolako Inaziok: jesuitak. Egia esan ez dago arro sentitzerik.

Deabruarekin paktu egin dugu eta apoderaturik dantzatzen dugu azken akelarrean zerraldo hotzaren aurrean.

Galdu egin dugu, ba dakigu. Baina hemen gaude, izan ere ez den herrialdean, hutsune estrategikoa eskeintzen eta geratzen zaigun denbora laburra sistemari milimetroz milimetro harrapatzen.

Separatistak gara eta baita guregandik ere separatzen gara, mugen bidez separaturik dauden beste izakiekin elkartzeko.

Ai doluzko bandera! Zenbat ilargi gabeko gauetan inbokatu dut zure presentzia!

Zer da jaiotzea gorputz batetik beste gorputz bat separatzea ez ba da? Beraz, euskaldunok, jaio!

Separatismoak pertsonala, barnekoa, subjetiboa eta indibidualista izan behar du. Separatismo taldekoia kontresana da. Kaporalismo anti-indibiduala da. Separatismoak libertarioa besterik ezin du izan.

SABOTAIARI BURUZKO APUNTEAK

Botererik ez dagoela ezer bere xedeak segitzea baino gogaitu arte errepikatzen zaigunean eta ezarri nahi zaigunean haren izenean ez dagoela ezer hutsune absolutoa baino, sabotaia dugu irtenbidea.

Une konkretu batean funtsezko kontraesana ezedukien bihurritzeko premian lehertzen ba da, hauek bere praxiaren ezaugarri nabarmenatzat sabotaia hartuko dute. Sabotaia ez da soilik ekintza konkretua, zeren sistema baten aurka jarririk honen ukapenerako metodoa da. Sabotaia adierazpen exintentzialista era da, zapaltzaile den osoa zalantzan jartzen baitu.

Nork uka dezake sabotaiarako eskubidea? Argi dago, soilik saboteatua denak, gure kasuan boterea bera. Zer saboteatu behar da? Izakia eta bere existentzia askea - gizabanakoa eta kolektiboa - mugatzen duen guzia.

1-. Autosabotaia: bakoitzaren zikinkerian edo miserian irauli egitea, eta asimilaturiko oro eta gizabanako konkretuaren izate eta izate behar mugatzen duen guzia sistematikoki ezabatzen saiatuko da.

Elementu aske baten izatearen autokontziaren herparruan kokatzea besterik ez da: horregatik birrindu behar dira arauak, baloreak, legeak eta kondenaturik izan garen sozializakuntza iraunkor eta errobotikatzailean ikasi dugun guztia. Autosabota iak sujeto oso eta buruonesle bezala askapenera ateak zabaltzen ditu.

2. Botereari sabotaia: gizabanako eta herri izatea baldintzatzen duten kanpoko egiturekin etentzen saiatzen den praktika da. Sabotaiak kasu honetan nahi duena aritzen den gune bakoitzean botere hutsunea sortzea da, kontrabotereko praktika konkretue kin osatzea.

Sabotaia beti disidente deklaratua izan denaren autobalorizatzeko bidea da. Sabotaia berez helburu bihurtzen ba da, galtzen du bere aldatze gailu bezala potentzialtasun osoa. Horregatik sabotaiak bilatu behar duena, askotan oso ongi makilatua e gon ohi den boterearen aurpegi izugarria desmaskaratzea da. Sabotaiari ez dagokiona terrorearen lekuan jartzen da, ekintza desfinkatzaile hutsa zentzuan, nahiak eta etsipenaren arteko goitik ezarritako hausturarekin amaitzea dagokio.

Sabotaia aurrean dugu eta tankera anitzetan hain zuzen ere. Batzu esateagatik aipatuko ditugu inperialismoaren kontra biolentzia iraultzailea, ugazaberiaren aurrean greba basatiak, nuklearren kontrako borrokak, sobietar tanke obsesoen aurrean txekiar n eskatilen minigonak, partisano eta makiak, behin eta berriro (amaren gona atxekituz) eskolara joateari uko egiten dioten umeek, hila bukatzeko dirua heltzen ez denean supermerkatuetan ohostu egiten duten etxekoandreak, desertoreak, eta burura d akizkizunen adibide guztiak.

Sabotaia azken finean, ironia eta molotovaren artean kokaturik aginte kontrakoa denaren asumitzeko era praktikoa da.

3. Sabotaia ironiko eta parodikoa: tragikoa dena gainazpi egiteko metodoa da. Sabotaia mota honen bidez, absurdoaren logikan sartzen gara buru belarri. Emandako arrazionalitate ilunak ezarri nahi dizkigun adieraziekin eten egiten dugu. Sabotaia zu z ara Esther. Boterea irrigarri uztea, parodiatzea, ironizatu eta berataz barre egitea edo trufatzea, bere dramagatik mendekatzeko erak dira. Zeren adierazteko modu guztia ukatuta dagoenean beti gelditzen da ironia sabotaia era kontrolaezina bezala.

Zelako barrea eragiten didan botereak, hain tristea, hain zurruna, hain absolutoa, hain monolitikoa.

Zer nolako barrea eragiten didaten politikoek, hain korbatatuak, hain apainduak, hain serioak, den denak haien platinozko sudurrarekin eta irribarre dentifrikoarekin.

Ah zer harrea eragiten didaten poliziek, hain harmatuak, hain zapaltzaileak, hain ustelak.

Zelako barre eragiten didan hainbeste gauzak, bestela negar eragingo lidateke. Zeren nahiago bait dut tragikoki barre egitea, nere mukiek jatea eta akabatua nagoela inpresioa ematea baino.

Zalantzarik ez dago, irribarrea bat malkoa baino desfinkatzailegoa da, zeren ezarritakoaren razionalitate makabroaren adieraziak alde batera uzten ditu eta, ironikoa, heroitzaren kontra jartzen da.

Epikurok, barre egitea eta filosofatzea beharrezkoak zirela, zioen. Geuk, mundu petral honi aurka egiteko erabiltzen dugun ironiak barrea sortarazi duela eta gure filosofiak sabotaiaren dimentsio praktikoa duela eransten dugu.

4. Sabotaia terapia bezala: Sabotaiak ba du ere buruzko osasun bezala dimentsioa edo zenbaki sinple izatera determinaturik egotearen autokontsiderazio gainditzailea. Soldaduskara joatea, lanean inorenganatzea, eskolan latatako jakintza jasotzea eta egune roko bizitzaren beste arlo alienatzailek ere gure izate programatizatua ulertu erazten digute. Eta giza ethosen aspektu guzti hauetan hasi behar da, gameluak garen bezala, orratzaren zulotik pasatzeari uko egiten. Eta hemen sabotaia, ezarritakoari uka pen terapia osansuntsu bezala, da zentzudun.

5. Sabotaia sinbolikoa: Sabotaia honela ulertua, boterearen aurpegian berak negatzen dituen signuz blai adierazpen probokatzailea marraskatzeari dagokio. Ona eta benetakoa denaren erreferenteak bezala ezarritako kodigoak suntsitzen dituen errebert sio signikoa da. Sabotaia sinbolikoa autoestimako (gizabanako edo kolektiboa) dosi haundiz eta erasotua sentitzen direnen partez mesprezuz osaturik dago. Sabotaia sinbolikoa desafio autobaieztatzailea da. Dena sinboloz kutsaturik dago eta segun eta z eintzuk diren edo nortzuk erabiltzen dituzten, sabotaia edo ezarritakoaren estalpe bezala balio izanen du.

Zertarako balio dit mugeei esker esistitzen ez den herrialde baten alde borrokatzea eta beste muga batean bere esistentziaren baldintza izango duen herrialdea eraikitzea. Afera est-etikoa baino ez da.
Inoiz ezaren herrialdean zaude. Milaka arimei, zeinek izate errariaren aldeko borrokan bait dihardute, historia, oroimena eta etorkizuna bera baino haruntzago, inbokatzen diren herrialdean.

ARAZO SEPARATISTARI BURUZ

Anarkista izatea eta separatista izatea kontresan galanta dela esan ohi da. Guk, berriz, ez dagoela baieztatzen dugu, eta balego, aurrera eramaten saiatuko ginatekela gure eguneroko eginbeharrarekin gainditu arte.

Gure eritziz, euskal anrkistak, ez da inolako trauma espazio konkretu batean errotuta sentitzea, ezta bere nortasunaren mantentzearen alde borrokatzen duen herri baten partaideak izatea ere. Baina kontuz, ez dugu onartzen gure jarrera gizakiak zatitzen eta mirabeak bihurtzen duten mugen onespentzat hartzea. Euskaldunek ezberdinak izan eta sentitzeko eskubidea dutela, besterik ez dugu baieztatzen.

Gure jarrera argitzeko ahalik eta osoena azaldu behar dugu:

1) Norberarengandik separatzeko beharrari buruz.

Separatismoa norberarengandik distantzia ezartzeko gogoa inplikatzen duen arazo existentziala da. Lehen pauso logikoa, sozializazio prozesu zapultzaile baten bidez nere buruarekin zer egin duten ahartzea izanen da.

Hau egiaztatu ondoren, errealatzat hartua izan dena eta irudimenezkoa denaren artean, edo arrazonagarri eta eginkor bezala emandakoa eta utopia bezala deskalifikatuz ukatua izan denaren artean ezarritako dikotomia apurtuko duen ikuspegi berria bereganatu beharko da. Honek, zapalkuntzako mendeen zehar lixiratua izan dena sistematikoki saboteatu behar dela esan nahi du, gizabanakoak historio beti ezkutu batean bere paper eragi nkor eta kolektibo bete dezan.

Gaur nere baitan asaldatzen naiz - eta separatzen naiz-, moral, erligioko, sozial, politiko eta taldeko printzipio mugiezinetan, birrintzen lan zehatza eginez.

Nere buruaren gaindipenean dago sujeto moduan betebeharra ulertzeko gakoa eta bide batez, historia arrotz honen ildotik naramaten uztardura latzak apurtzen dihardut.

Separatismoa, separatua (norberarengandik eta besteengandik) bezalako autokontzientzia inplikatzen duen arazo existentziala dugu: besteak edo txertatzen naizen kolektiboa (euskal komunitatea) ulertzeko eta ezartzen didatena (Estatua) eta berez za paltzailea eta gorrotogarria izateagatik errefusatzen dudanaren aurrean sujeto eraginkor moduko jarrera hartzeko.

Ene separeketatik neure gizabanako desberdina bezalako singulartasuna somatzen dut. Baina guzti honek ez lidake ezertarako balio izanen besteak, zein banaka edo taldean, baldin eta ez banitu estimatuko ni neu estimatzen naizen ber.

2) Desberdin izate eta sentitzeari buruz.

Norberarengandik separatzea, kolektibo konkretu batean barneratua sentitzearekin osatzen den oharmen baten hastapena da.

Nortasun kolektibo baten izatearen oharmenean sartzen ari gara buru belarri: hori dela medio, euskaldunak dira euskaldunak eta ez siouxak, galoak, germaniarrak edo nipondarrak.

Euskaldunak munduko beste herriekin konparatuz desberdinak dira: honetaz dudarik ez dago eta ez du merezi askotan hain gaizki erabiliak arren histan dauden eztabaida etniko, arraza edo hizkuntzakoetan sartzea. Euskaldunak ezberdinak dira eta ezberdint asuna bere konstatazioan eta beste herriekiko elkartasunean oinarritu behar da.

Euskaldunak desberdinak izaganatik ere ez daude inoren gainetik, euskal kausaren haundiki batzuek gure herri nazio-Estatu alemanaren ideial erromantikoa birlandatzean izan zuten germanofilia betekadagatik, tamalez, txobinismo ugari dugun arren. Konkr etuki, beste batzuen artean, Sabino Aranari buruz ari naiz.

Baina desberdinak izateak baita beste adiera badu ere; besteek horrela konsideratzen gaituzte. Hemen ez ditugu aipatzen soilik, zeina atsegin bait dugu, beste herriak, gure lurraldea banatzen duten Estatuak baizik. Eta.... nola kontsideratzen gaituzte desberdinak bi Estatu horiek? Sinpleki desbideratutzat hartuz, kriminalizatuz edo gauza bera dena, problema bezala tratatuz: "El problema vasco".

3) Aginte kontrakotasuna separatismoaren oinarri bezala.

Separatismoaren interpretaziorako klaberen bat, euskaldunen aiurri existentzialki aginte kontrakoaren oharmena izango da. Aginte kontrako aiurri honek azalpen bakar bat eduki dezake: Estatuarekin (zerbait ezarritako eta ez berezkoa bezala) eus kaldunek duten esperientzi zapuztzailea. Beraz, euskaldunek mende askoren manupearen zapore saminarekin besterik ezin dute estatuaz pentsatu.

Euskalduna denaren existentzia bakarrik "bere buruarentzat izate" batean da zentzuduna. "Bere buruarentzat izate" honek, gurea bezala ez den herrialde bat bere nortasunara itzul erzten du eta aldi batez, bera eta estatuen artean (manupearen bidez gainezartzen direnak) inoren eremu edo hutsune estrategikoa sortzen du, zeinari esker bere ezizatean, (edo dominatzaileen ukapena) izan bait daiteke.

Eta hemen, amankomunan datza existitzen ez den herrialde honen indarra, manupe inperial guziaren kontra jartzen duena.

Horregatik euskal anarkistok Euskal Herriaren menperagaitztasuna ez datzala Estatuaz pentsatzean, komunikateaz baizik, azpimarratzen dugu. Zeren, nahiz eta honetaz zenbait proiekto konkretu izan Euskal Herrian bertan, horren alde ez dago oroimen kolek tiborik.

Euskal anarkistok, orain arte gaitzetsiak izan diren manupe moduak, bertakoak bihurtzeko garraio egingo dituen Estatu berezko batetaz pentsatzeari uko egiten diogu. Gure eritziz lehen pausoa, amankomunan datzan ahalmen solidarioaren indarkuntzan erdi ratu behar da: euskal Estatua izan behar ba du (nahiz eta gure xedea Estatu eza izan), betiko akatsak ez errepikatzeko gogoak bultzaturik izan behar du.

Anarkiarantz bidea errealitate deszentralzatu batetik iragaiten da. Hau da, boterearen ihardun amankomunearen neurri haundienekin, eta bere ezabatze iraunkorra, beti osatzeke askatasunarantzako ildo bakartzat harturik.

Uste dugu, anarkistok zer esan haundia dugula Euskal Herriko eraikuntzan, zeren gure horizontea, ezin bat eman arren, beti hurrengo pausoan pentsa arazten digu. Orain eta beti, aginte kontrakoak izanen gara, eta hori, euskaldunak izateagatik ikasi dugun gauza da.

4) Separatismoaren erabilpenari buruz.

Euskal Herriko historian zehar, eskubideen alde eta berezko nortasunaren mantentzearen alde borroka iraunkorra argi ikusten da. Matxinadak, bihurrialdiak, gerrilak, sabotaiak, eta euskal izpirituak ahaztu ez duen ironia zirikatzailea, eten gabe sortz en dira.

Asko dira separatismoa erabiltzeko moduak: hizkuntzaren garapena, ohituren iraupena eta euskal errealitate ugaria aurrera eraman dezakeen guziaren potenzializazioa. Baina euskaldunen existentziaren aldeko borrokaren praktikan modu tipikoren bat n abarmentzeak merezi badu, hori izango da hu- tsune estrategikoaren aplikazio ia etengabea: honek ezarritakoaren miseriaren aurkako mamu iraunkorrak bilakatzen gaitu.

Etorkizun lehiati honek gureganantz bueltatzen gaitu eta egokitasun definizioaren poderioz ukatzen dugun botere baten aurrean ikustezinak bilakatzen gaitu. Boterearen jakinez praktiko honetan euskaldunek garaitzen diote, haien betiko buru gogortasune an, ona eta benetakoa ezarritakoaren "arotik pasatzea"ri. Ez dago hitzarmen izaterik, ez da sekula izan, ezar diezaiguten gustatzen ez bait zaigu. Eta gure separaketaz erabakitzen utziko ez diguten bitartean, segituko dugu desafiatzaileak barataz pensat zen, eta iraungo dugu desagertzen berriro agertzeko, indar gehiagorekin ahal ba da.

5) Separatismo anarkistaren xedea.

Euskal anarkismoaren helburua, gizakume aske eta beste gizakume eta herriekin solidarioak osaturik herri baten eraikuntza izango da, jainko, lege, jabe eta hainbeste gorrotatzen ditugun muga tristerik (horretaz bereiztuak garen lehenak bait gara) gabeko munduan.

Honen bitartez, herri bezala izateko asmoa asumitzen dugu, nahiz eta ezizatera kondenaturik egon.

JAUN GABE ETA LEGERIK EZ

- "Beno, ados. Baina gero joko duzu", ihardetsi zuen irribarrez. "Ikusten duzu, zuk kontrabandista biolinero, zuk izeba, zuk pirata, zuk arlote, zuk kapitain, zuk artzapezpiku, zuk gudari, zuk historiagile, munduko arrazoi osoa edukiko duzue, baina er antsi behar da herrialde honek, bere kasa, ez zen existitzen ere herrialde baten itxura hartu duela".

Euskara, lehenik, errefusa indibidualistako erreakzio burugogor batengatik inguruko erromanizazioa bakartuz, arrotzen aurrean, hain desberdina den hizkuntza bat soilik herri sinesgaitza (edo behintzat inguruko arautik hain desbideratua, abstraktoa et a nahaste-borraste artean besterik ezin izan zuena) mintza zitekela zirudien. Gainera, herrialde honen semeak (berez mendien artean geografikoki zirriborratua), bere politika sezesionistarekin eta inbasore aurreko hutsune estrategikoarekin, ahalegi ndu dira haien berezko ukiezintasuna are gehiago ezabatzen. Gogora ezazu tradizioaren Orreagako enbuskada eta bere ondorengo bapateko desagerketa inguruko izadian.

Separatismoa era konkretu baten babesa modurik efikazena bezala kontsideratua joera automatikoa bilakatuz herialde hau ez zen sekula saiatu bere lurraldea gehitzen edo aldameneko herriak menperatzen, guztiz kontrakoa baizik: bere ondasuna gehitze arris kuan zegoenean, saiatzen zen heredentzia ez egoki hori alboratzen lehen bai lehen. (Honela Nafarroako erregeek alderatu zituen haien koroiaren manupetik Aragoa eta Gaztela erresuma independienteak bihurtzeko, zeinen batasunak geroago deuseztatuko ba it du, Nafarroa inozo eta zintzoa).

Gizakiaren neurriko existentzialismo politiko zehatz baten bilakuntzak, ideologia anarkistaren benetako aintzinirudipen batera bideratuko du herri hau. Honela agertu behar dute mapa historikoan, indibidualismo juridiko zuhur baten gerizpean, erakunde foralen dozena erdi bat zehatzki bereiztuak eta haien artean batere lokarri instituzionalik gabe: federakuntzak, haiek ere, errepublika txiki ia independienteak osaturik, tradizioaren aritzarenpean bildurik, soberantasun sakrosanta naturalarekiko be girunearen sinboloa, zeinaren itzalean elizalde bakoitzeko ordezkaria itzultzen den, bere ordezkatuekin konsultatu ondoren, biltzar foralean eman behar duen boto inperatiboa uztera.

Gainera, komunitate ttiki hauek, biziki autonomoak, gehien batean baserriak osaturik daude: hauek, aztura erreflejo batengatik sakabanatzen dira mendien zehar, haien sezesio instituzionalaren defentsaren gainean fundaturik dauden erakunde foralen barnean separatismo lokalari gainezartzen den goreneko separatismo familiar batean.

Oso logikoki (ala "kartesianoki", galoek esango luketen moduz) arrotz aztoratua galtzen zen gizabanako elkarrekintza kontsekutiboen labirinto nahasi honetan, zeinak nahaste-borraste partikularista guzti hori irrealitatearen ertzetan kokatzen zela pent satzera gidatzen zuen.

Herrialde honek hainbeste defentsa eraiki izan zuen, egungo "Besteen infernu sartrianoa" delakoari aurre egiteko, azkenean amets bezala besterik ez zela existitzen zirudien. Eta azken batean, seguruasko, hori zen herri honek bilatzen zuena, bere os otasunaren garantiarik onena, berezko zatiezintasunean zetzala konbenziturik.

Ene bisitariak sua zirikatu zuen eta segitu zuen: -Arratsalde batean, Ziburuko kaian, bizitza abenturero baten zehar, 3 masta eta 4 sabaiziloko belaontzi batekin mundua 7 aldiz zeharkatu zuen, marinel zahar batek, azaldu zizkidan Amerikako deskub rimenduaren benetako zehaztasunak: Santa Maria delakoa ozeanoko bestealdera ailegatu zenean, Cristobal Colonek buruan hiru luma zuri, gorri eta berdeak zeramatzaten mohikano leino bati galdetu zion: - Ameriketan al nago? - Jakina, ihardetsi zuen aztiak . Eta zure izena Cristobal Colon al da? - Ohore handiz, erantzun zuen genobarrak.

Orduan mohikanoa bueltatu zen eta bere kideei esan zien ahapeka: - Jar zaitezke Berde! Gorri! Zuriek deskubritu gaituzte eta.

Gauza bera gertatu zen gure herrialdearekin. Bere zoriona, ikusi dugunez, bere ezizateko itxuran oinarritzen zen, zeina mendeen zehar bere izate librearen babesarik onena izan zen. Gure herrialdearen zoritxar guztiak, bere aldamenekoek deskubritu zu ten eta berataz arduratzea erabaki zuten egunean sortu ziren. Okupatuz, noski. Deskubrimendu madarikatu honetatik aurrera, gure deskubritzaileek errepikatu ziguten eten gabe haien diskurtso eta dekretu guztietan: - Ez zaitezte ezertaz arduratu! Gu ardura tuko gara denetaz. - Ez, eskerrik asko! erantzuten genuen aidetsuki baina aztoratu gabe. Ez dugu inor behar. - Ezta aipatu ere! Frantzes erako soinekoak, Gaztelako azpiko gonak, Escorialeko ogi bedeinkatua edo crema bakar eta zatiezinezko pastela opa ritu behar dizkizuegu. - Ez! eskerrik asko! ezer ez! - Nola, gure opariak ez dituzuela onartzen? Hona hemen besteak.

Eta gure okupatzaileek hasi ziren kolpeka gure kontra. Denborarekin eta pozointsuak generizten opariak onartzeko gure gogotxarragatik, tiroak eta kainonakadak bilakatu ziren.... Eta honela da gu hiltzera heldu direla.

Euskal hiper-txobinistok! Zaudete lasai. Alferrik da euskaldunek Amerika deskubritu dutela eta Loiolako Inazio mundura ekarri dutela aldarrikatzea. Amerikako deskubrimenduak sortu ditu:

Lehergailu atomikoa eta sifilisa. Eta Loiolako Inaziok: jesuitak. Egia esan ez dago arro sentitzerik.

Deabruarekin paktu egin dugu eta apoderaturik dantzatzen dugu azken akelarrean zerraldo hotzaren aurrean.

Galdu egin dugu, ba dakigu. Baina hemen gaude, izan ere ez den herrialdean, hutsune estrategikoa eskeintzen eta geratzen zaigun denbora laburra sistemari milimetroz milimetro harrapatzen.

Separatistak gara eta baita guregandik ere separatzen gara, mugen bidez separaturik dauden beste izakiekin elkartzeko.

Ai doluzko bandera! Zenbat ilargi gabeko gauetan inbokatu dut zure presentzia!

Zer da jaiotzea gorputz batetik beste gorputz bat separatzea ez ba da? Beraz, euskaldunok, jaio!

Separatismoak pertsonala, barnekoa, subjetiboa eta indibidualista izan behar du. Separatismo taldekoia kontresana da. Kaporalismo anti-indibiduala da. Separatismoak libertarioa besterik ezin du izan.

MENDEKUAREN ZENTZUA

"Nada nos mueve, no hay esperanza, -Venganza! " (La Polla)

Mendekua azken aukera bezala sortzen da: gure sike eta eguneroko espazioaren osotasunean bere garroak murgildu dituen alienazio baten aurka jartzen gaituen ukapen dezisiboa bezala.

Mendekua, bada, dimentsio erredikalean izan daiteke soilik, eta hau bere konplexutasun osoan sistema zapaltzailearen aurrean kokatzen da. Hala ere, bere manifestapen praktikoak izugarri desberdinak izaten ahal dira kasu bakoitzaren ezaugarri eta egoerar en arabera, baina erro berbera mantenduz.

Mendekuak, bere adierazpen kolektiboan, kontzientzia izena hartzen du (klasekoa, belaunaldikoa, estratifikatzailea, amankomuna, e. a.); eta haren gizabanako adierazpenean autokontzientzia edo izate konkretu zapalduaren askapenerako ezinbesteko osagar ri dugu. Eta hau (sujeto baten) gainezartzen zaiona eta zapaltzen duenatik autoaskatzeko behar praktikoa besterik ez da.

Zerbaiten kontrako edozein borroka mendekua da, ez gaitezen engaina, ezta txunditu ere, ezen hau bait da geure kasua: zein gertu dauden Ibañetako mendi zintzurrak!

HONEN ZENTZUA KAKAZAHARRA DA.

Kaka=Estatua=Jainkoa=aparatu legitimatzaile eta zapaltzaile=...

Problema da, Soilik baieztatzen ahal dugula "hau kaka da" horrela kontsideratzen dugunarekiko gure harremana gainazpi egiten hasten dugunean.

IZAN ALA EZ IZAN IADANIK EZ DA ARAZOA /p>

Orain problema zonbia edo mamua izatea da; biak ezizatearen erak direnak.

Lehena (bizirik hila): egunerokotasun nazkagarri zapuztzailea onartzea dakar.

Bigarrena: erbakipen erratu bat hautatzea, azken kolpea jotzeko Lebiatanen begien aurrean desagertzearena.

HAU PARADOXA BIHURRIARENA, EZINAREN AZALA GARESTI SALTZEA

Zeren eta posiblea, etorkizuna bait da. Zeren eta etorkizuna ez bait dago historiaren legeen menpe, azarraren menpe baizik. Zeren azarrak ezabatu bait ditu iraganarekiko lokarriak eta tetrabricken saltzen digu indeterminazioaren printzipioa.

Beraz, nork pentsatuko du utoietaz, nork iraultzetaz. Utopia orain da, iraultza bezala, bihar beranduegi izanen dela eta. Eta agian ezta orain ere, zeren eta, oraina ez bait da dagoeneko. Baina guzti honek berdin digu, zeren bihurriak itxura bat edukiko duen bitartean, bere errelitatearen itxura bere buruaren gaindipenik ikusita, izango da askatzeko beharra, iraultzekoa. Azken finean, bere buru alienatu batengandik separatzea eta boterearen begien aurrean desagertzea gerrilero erratua, uk apen absolutoa, bihurria bilakatzeko. Zeren gaur bihurria izatea, botereak absurdoaren eraikuntza - edo egunerokotasuna eta ezetza edo nuklear aurreesanezintasunaren artean uzten duen hutsunea gainazpi egitea bait da.

EZER EZARI OHOREA

Nihilistak gara eta botere guztia ukatzen dugu, bere nahia bezala. Jarrera honek errealitate mirabetzailea gidatzen duten balore eta arauen kontra jartzen gaitu.

Oinarrizko kontresana dago: boterea/botere eza. Bata eta bestearen artean posibilitate ugari dago. Baina gure nihilismoa botere egoneza erradikalarantz dabil. Ba dakigu ez dugula sekula lortuko baina erizpide hau onartuz, somatzen ahal ditugu hurre ngo urratsak askatasunerantzako bide amaigabean.

KRISIA ETA PUNKA

1. Sozial giroa eta gazteria.

Uneotan Euskal Herrietan dugun mikrokosmo libertarioa arakatzeari ekin ahal izateko, lehenik eta behin laburki ez ba da ere, mugatzen duen inguruneaz gain gauzatzen duten zioak ikertu beharrean gaude.

Egun, 80ko hamarkadan erabat murgildurik, Euskal Herri hauen egoera ez da inondik ere baikorra, epe laburrerako irtenbide agiririk gabe. Sasoiaren sena ukan behar genukeen belaunaldia jota duen krisialdi latzak garabiltza. 80ko belaunaldia beraz lang abezia eta espektatiba gabeziaren hesparruan ito da, 60ko boom zoriontsuak sorturiko gazteri ugaria medio guztian areagotu besterik egiten ez dela.

"Ongi izatearen Estatua" falazia hutsean dabilen asmo sendoak jantzitako eta blokeaturiko gizartearen aitzinean gara. Azken hau zihurtaturik ez da zaila euskal gazteek bere xedeak antsiaturiko paradisu kontsumatzailean, non oro posible bihur daiteke en, kokatu dituen gizartea eta erreinu miresgarri harretara iristeke baliabide gabezien arteko kontraesanak sorturiko hutsunean toki pribilegiatua dutela asmatzea.

Aipatu berri den kontraesanak izen soila du ondorioan: "gazte anomia" edotea sozialtelebisiboki inposatuz datozkigun helburuak gazteak bere ametsak betetzeko eskura ditzakeen medioei ez ez egokitzea oinarritzat duen egoera. Gazteak, honen egi le eta jabe izatera heldu gabe, munduan zehar inposatzen diren politika neokontserbadoreen plikazio zuzen eta zabala, hein orbitaletik pertsonalera, erderaz entzun ohi dugu "ahal duenak, salba bedi" horren aldeko lehia zorrotzean sartu dira.

Gaztea hala iraganbako nola etorkizun gabeko deserrotua da bere espazioa egungo zuloa, nora deusetarako ahots ezean eroria den, ala paria estatuto iraunkorra erdiestera bidera litekeen projekzioaren artean mugatzen da.

Gaur Esukal Herrietan gazteriaren egoera anomiko hau zinez nabaria da eta kinka honen aurrean atera bide bakarra dute: errebeldia.

Prozesu anomiko honekin Euskal Herriek guk baino lehenagokoei baliagarri zitzaizkien egitura berezien mutazioa bizi dute, oraingo belaunaldiak agitura esanahitsuon aldaketari hasiera eman diola. Parametro edo erreferentzi tradizional-baserri kutsuko a moderno-hiritarra bihurtuz doan momentua nozitzen dugu.

2. Belaunaldi arteko liskar ezkutua.

Apika belaunaldi arteko liskar berriaren, non gazteek borrokatuko duten egun ukatzen eta arrotza zaien gizartean lekua izateko, ikusle gertatzen ari gara. Soziologia-fikzio pixka bat ba dagigu historia behin eta berriro zigortuari segituz ba dir udi azken hamarkadetako amaiera guzietan belaunaldi iritsi berriek zaharrago edo edo menperatzaileek ezarritakoari eraso egin ohi dietela. 80ko bukaera "etorkizungabeko belaunaldia" frakasu sakonera jausitako zaharkituen gizarteko hondar etekinak iz atera kondenatzen duen beraren kabuzko determinazioaren aurka altza dadineko garaia izan ahal dugu.

Gazte/nagusi konfliktua piztua da; eta adibide adierazgarri gisa gizarte helduak gaztea oro kriminalizatzera doala dugu, bai eragozten zaioalko bai bere porrota isladatzen duelako. Izan ere, galtzeko gutxi dutelako gasteak arriskutsuak dira.

3. Euskalpunk.

Nabaria gazteria osoa ez dela sistemaren aurkako dema garbian; eta halaber, gazteriaren gehiengoak ezarritakoare erizpideei amore eman dio. Baina, era berean, gero eta ukaezinago eta garbiago ageri zaigu gazte multzo haundi baten izpiritu borrokalar ia bera, hauen artean punkiak ditugularik elementurik gogorrenetarikoak sistemaren aurkako desafidatzaile amorratuak edo anrkiaren alde.

Gure eritziz punka garrantzitsua baldin bada, ez da numeroagatik ez eta estetika hori onartuz bere burua halakotzat duten gazteak asko direlako. Guk diskurtso errebelde hau gero eta gazte sektore zabaletara hedatuz doa eta peña edo parekako adiski de taldeak oinarri euskal geografian barrena olio tantaren gisan, nahiz heterogeneoki eta eraketarik gabe diren, zabalduz doazelako batipat hartzen ditugu kontutan.

Punkak erritmoa eta hitz sutsu bezain ironiatsuak gazte himnoak bilakatuz diharduen musika talde dexenteren bidez garatu eta zabaltzen du bere diskurtsoa. Mezu punk hau irrati libre, fanzine eta kobertura ofizial barik adierazpen gune sortzaile suber sibo berria finkatze ahaleginetan dabiltzan beste arteek eskeintzen dituzten gazte adierazbideetan ere antzeman daiteke.

Ildo honetatik, Euskal Herrietan punkak komerzializatzeaz deus ere ez jakin guran bere grina errebeldeari eusten dio euskal errelitatearen konstatazioaz mendebalde jaiskor ustel eta Londondar geldotasun dezimononikoa 77aren inguruan astindu zuten best e esperientzia iada sistemak bereganatutakoetatik urrunduz. Horren kariz, Euskal Herrietan punka desberdina dela baieztatzen dugu dagokion errealitatearekin konpromezuzko bizimodu autonomoa antolatzen duelarik.

Punk diskurtsoak hamarkada honetako izpiritu kaotiko apokaliptikoa isladatzen du. Eta hau, sistema higatuaren zein ezereza nuklearraren krisi iraunkorraren konstatazioan datza.

Bestealde, punk ideologia ez da esistitzen boterearen kontrako taiuzko enfrendamenduaren praktikatik at definitzen ez baita. Horregatik punka bere funtsa autodestrukzioraino eramateko posibilitateari gordinki aurre ematen dion nihilismoa da. Horren bestez "gerorik ez" kontsigna, beste garai oro orainaz jabetzeaz ezinduz, bihar bertan hilobian suerta gaitezkeen legez (edo psikikoki zaharkituak, berdin dio).

Punka beti izanen da ernegatua, bere baitaren baitatik etorri datorkio eta ezarritakoarekiko enfrentamendua. Euskal Herrietan prezeski azepzio Estatu iraunkorraren inposizioak herri mailan jasandako zapalkuntzak areagotua. Honen zuzura punka betidanik (hemen biziagoa nonbait) sinbolojia zeharo zirikatzaileaz hornitzen da, boteretik ikasiriko biolentzia jaurtikitzen duelarik.

Punkak anrkistak dira, ez definizio honen bila joateagatik ororen gainetik, antiautoritarioak izateagatik baizik. Praktika oldarkorra Estatu eza, Jainko eza eta jauntxo ezak hornitzen dute. Enfrentamendua, aldiz, punkak egunerokotasun alienakorrean nor matiboki legeztatu eta baloratiboki onartuari; hots, balio arkaikodun zahar okitutarren munduari, zeinak gizartearen frakasu izaki gazte izate-ukaitearen erreibindikaketa merezi baituen, aurpegiratzen dion mendekua da batibat.

Punkak ez du projekturik eta ukan ukanen balu "errebeldi iraunkorrarena" luke bizi den giroaren irakurketa negatiboaren fruitu, ametsak itotzen dituen Leviatan horren oposizio modura agintekontrakotasunaz harrotzea (ironia eta molotovaren artekoa) mintzo rik ezaugarriena duen erradikalki burutu beharrezko irakurketa negatiboaren fruitu.

Punkak, euskal akrata zaharraren antzera, oso dira esistentzialistak, errealitatea gordinaren garretan eta larriki jasandako betan urratuka. Halaber, betseon senean, separatistak dira nolabait, mapa gaineko puntu eta arraietarako fede urria ba dute ere, gure herriaren gaineko Estatu zentralaren zapalkuntzaren aurka borrokatzen baitira. Eta txapel gorrien ez baina ikur beltzen beste euskal tradizio horren ardaska hezikaiztak dira.

Michael Foucaultek zioen: "enpresa iraultzailea ez da prezisoki zuzentzen soilik gaur egunaren kontra, egun arteko legearen kontra baizik". Guk horri ondokoa gehitzen diogu bihar hipotekaturaren aurka zuzentzen dela eta sistema guzia infinitoraino iraute ko difiniturik dagoela segurtasunaren kontra ere. Guk diogu "gerorik ez dago", horregatik suntsitzen dugu atsegin ez dugun orainaldia.

"Suntsitzearen grina alaitasun sortzailea da". (M. Bakunin).

MAIATZAKO TESIAK

1. Ez dago arautzat hartzeko tesirik.

2. Ba leude, ekintzaren bidez ezabatuko genuke.

3. Ez badao tesirik, ez dago horiek aldarrikatzeko eta erabiltzeko leaderrik.

4. Tesirik ez izanez, ez dago botererik, ez jainkorik, ezta haien atzean ezkutatzen den Estaturik.

5. Dogmen aurreko bihurritasuna ez da tesia, praktika baino.

6. Ez dugu definitibotzat hartzen ezta hemen idatzitakoa ere, zerenez bait gara inor ezta aipatzeko ere.
ERREBELDEAK

Errebelamendua jarrera existentziala da, agian kondenatu baten berriro bizirik sentitzeko bide bakarra.

Bihurria izatea, EZ esatea da, arotik pasatzeari uko egitea, abaildura absolutoaren aurrean autoezartzea.

Zonbiak ala bihurriak, hau da ez den orainaldiak ezartzen digun dikotomia. Bestela geldi ezazue denbora! Zer geratzen zaigu? iragana eta herendentzirik ez ba dago eta etorkizuna zalantzagatik besterena ba dugu, lurra azken eztanda bilakatzeare kin mehatxatzen duen botoi majiko batengatik.
Basamortuko haizeak haratustel kiratsa dakarkigu. Intuizioa segurtasuna bilakatzen da heriotzaren aurrean eta orain arte irudimenezkoaren lekua garraiatzen da, hutsune egoera baterantz trukatzen da apokalipsiaren ateen aurrean. Eta hemen gaude, bakarri k, denborarik gabeko bizitzaren absurdoa eta ezerazaren artean. Oh sinu ankerra! Zoaz pikutara!

Ezerezaren gudariak gara, urkabe korsarioen mamuak, bezain mamua den herrialde batetik dabiltzanak, historiaren paretak zeharkatuz eta anekdota hutsa bilakatuz.

Arazoa gerorik ez dagoela da. Eta Baudrilladek dioen bezala, simulakroaren garaian, non errealitatea bere gainera makurtzen bait da, sortu gara. Linealitate posibilistaz deus ere ez, ezta zentzu estrategikorekin dialektikak. Haiek zuten gerraren joku iraunkorra ezina bihurtzen duen ezerzera nuklearra lortu.

Zelako ironia, amaiera da!

Baina Apokalipsiaren tronpetak joko duten bitartean, proboka dezagun! Ironia eta molotova, hau da kontrazeinua.

Desafioa elkarrizketaren kontrakoa da. Autobaieztapeneko metodoa sabotaia da.

Lanak zakartzen nau, nere buruarengandik separatzen nau neure kreazioa kentzean. Lanik ez ba lego ez legoke langabezirik. Horregatik: lurpera lana! Gora dibertsioa!

Ezerezaren aurrean gizagaindikoak (2) bilakatzea gure azken aukera da. Beraien jainkotasun elkar aurkeztuagatik jainko kutsu guztia ezabatzen duten beste jainkoen parean jainkoak izatea; hauxe da geure estrategia autobaieztatzailea.

Proiektu anarkistan ez dago lekurik buruzagientzat. Bakoitza da leader eta bere jakintasuna, bere esperientziari aurka egitean jarri duen enfasiren arabera izango da.

Ez dago dogmarik akraziaren erresuman, printzipio bakoitza borroka iraunkorrean ezabatu egiten da. Konformagaitztasun absolutoan legea hil egin da. Ez digute ezer balio segurtasunek, soilik baieztatzen ahal dugu arras saminkoratsegin ez duguna, bilatzen segitzera konpromititzeko: zer...., askatasuna.

Baten batek liburu hau dogmak josirik eta buruzagiek idatzirik dagoela uste ba du: boikotea dezan, erre egin dezan, asalta ditzan saltzen duten liburudendak eta banatzen duten banatzaileak. Baina....., erne! bakarrik benetan legea ba da ez bedi best e lege bat, edozein motakoa, hemen esandakoa debekatzen saia.

Jakue Pascual eta Marc Lègasse


(1) Aginte kontrako terminoa bere zentzu zabalearen, zeina aldatuko bait da une historikoaren arabera, ulerturik...
(2)Itzultzailearen oharra: Jon Mirande eta Ayphassorhok asmatu zuen "ginzagaindikoa" hitza, Nietzscheren kontzeptua (ber mensch) adierazteko, gazteleraz erabiltzen dena (super hombre) baino itzulpen egokiagoa burutuz.

Related Link: http://anarkherria.com/eu/liburuak/anarkherria
This page can be viewed in
English Italiano Deutsch
E

Latest News

Iberia | Anarchist movement | other

Wed 22 May, 15:26

browse text browse image

Sorry, no stories matched your search, maybe try again with different settings.

Opinion and Analysis

Sorry, no stories matched your search, maybe try again with different settings.

Press Releases

Sorry, no press releases matched your search, maybe try again with different settings.
© 2005-2013 Anarkismo.net. Unless otherwise stated by the author, all content is free for non-commercial reuse, reprint, and rebroadcast, on the net and elsewhere. Opinions are those of the contributors and are not necessarily endorsed by Anarkismo.net. [ Disclaimer | Privacy ]