user preferences

New Events

Iberia

no event posted in the last week

Maite Aristegi Kolonbiara bidean, FARCen esku dauden militarren askatze prozesuan laguntzeko

category iberia | imperialism / war | non-anarchist press author Saturday March 31, 2012 23:54author by Gara Report this post to the editors

Amaiurreko diputatu Maite Aristegi Kolonbiara bidaiatzen ari da, Kolonbiako Bakearen Aldeko Emakumeen Taldean parte hartzeko. FARCen esku dauden polizia eta militarren askatze prozesuan laguntzea dute xede.

Bakearen Aldeko Kolonbiarrak (Colombianos y Colombianas por la Paz, CCP, gazteleraz) deritzon taldeko buru den Piedad Cordoba senetari ohiak bultzaturiko ekimenaren parte da Aristegi parte izango den aldea.

Cordoba Gurutze Gorriaren Nazioarteko Komitearekin eta Brasilgo Gobernuarekin elkarlanean ari da bitartekaritza lanak egiten.
Jakitera eman denez, Maite Aristegi diputatu abertzalea kide duen ordezkaritzak agerraldia egin asmo du bihar, Bogotan, eta handik Villavicencio hirira joango dira gero, bertatik abiatuko baitira askatzeetarako Brasilek utzitako helikopteroak.

FARCek gatibu dituen lehen lagunen entregak astelehenean ematea espero da, eta gainontzekoak asteazkenean geratuko lirateke aske.
Horiexek dira gerrillaren esku dauden azken gatibuak. Izan ere, iragan otsailean iragarri zuten bahiketak beren estrategiatik at geldituko direla aurrerantzean.

Related Link: http://www.gara.net/azkenak/03/332065/eu/Maite-Aristegi-Kolonbiara-bidean-FARCen-esku-dauden-militarren-askatze-prozesuan-laguntzeko
This page can be viewed in
English Italiano Deutsch
© 2005-2024 Anarkismo.net. Unless otherwise stated by the author, all content is free for non-commercial reuse, reprint, and rebroadcast, on the net and elsewhere. Opinions are those of the contributors and are not necessarily endorsed by Anarkismo.net. [ Disclaimer | Privacy ]